Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz
Yolandika eta Robertiko, bostehun urte... ta gero! [Bertsoa] / Iruñeko Bertso Eskola
Yolandika eta Robertiko, bostehun urte... ta gero! [Bertsoa] / Iruñeko Bertso Eskola
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Berria [Egunkaria] Argitalpen data:
2012-02-04
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Yolandika eta Robertiko,
bostehun urte... ta gero!
Ai, Nafarroa, ai, Nafarroa,
zer hintzen eta non hago!
Ez gara orain bizitzen ari
betiko garai onenak...
Indarrak bildu eta lanean
has bitez irudimenak!
Hil berri dugu maisu handia
Bihotz bero, buru argi,
hamaika bide zabaldu dio
euskarari Txillardegi.
Uste genuen Iruñekoak
zirela tarta onenak,
bainan, aukeran, Toulousekoak
dira noski goxoenak.