Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertsolari Eguna (7. 1975. Donostia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Bertso astea
Lekua
Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Deskribapena

Historia
Donostiako Udalaren CAT/KTE zerbitzuaren buru Jose Salaberria zela has¡ ziren BETSOLARIEN OMENALDIAK.
Eguna San Sebastian jaien barruan zen eta aurrenengoa 68ko Urtarrilaren 21ean izan zen.
Aurrenengo omendua, orduan txapeldun zen MANUEL OLAIZO­LA «UZTAPIDE» izan zen.
Lekua, hasieratik eta aurrenengo se¡ saiotan, Astoria Antzokia izan zen. Ondorengo lau omenalditan, (76-79) Carmelo Balda Pilo­talekuan bildu ziren. 81-82 Anoeta Pilotalekuan izan ziren. 83koa Baldan berriro eta gainerakoak Astorian berriz ere, 86an Victoria Eugenian izan zena ezik.
Hasieran, omendua aukeratzeko sistima, omenaldira bildutako entzuleen botoz erabaki zen, sarrera txarteletan jartzen zuten hurrengo urteko omenduaren izena. Omenduaren izena bazkalondoan jakinerazten zen eta berori bihurtzen zen bertsotarako aitzaki berri. Horrela aukeratuak izan ziren:
1.969an Fernando Aire XALBADOR; 1.970erako Manuel LA­SARTE, honen omena 1.971. urtean ospatu bazen ere, 70ean «Es­tado de excepción» zegoelako ezina izan baitzen. 1.972an MATTIN Treku; 1.973an lñaki Eizmendi «BASARRI»; 1.974ean Balentin EN­BEITA; 1.975ean Pedro Ortuzar «ITURRI»; 1.976an Jose Migel Iztueta LAZKAO TXIKI; 1.977an Jose LIZASO; 1.978an Jose Joakin MITXELENA; eta 1.979an Jose AGIRRE «ORANDA».
Omenaldi hauek zeramaten martxan oso gazterik omentzera ze­tozen bertsolariak eta hori ez zen oso begi onez ikusten bertsolarien aldetik. 1.979ko entzuleen botoek Imanol LAZKANO atera zuten hurrengo urteko omendua izateko, honek ez zuen ordea onartu 43 urterekin omenaldirik eta horrela antolatzaileek bigarren botorik ge­hien zuen ETXAUN IRURIKOren izena zabaldu zuten, 1.980. urteko omendu bezala. Etxahun bere omenaldi eguna baino lehen hil zen. Entzuleek aukeratzeko modurik ez zegoen eta zerbait egin beharra zegoen. Urte horretan eta urte haseran 1.980ko txapelketaren azken saioa jokatu zen Donostian. Urte horretan omenaldirik ez egitea erabaki zuten, honekin nahiko zelakoan.
Bertsolariak hasirik zeuden bilerak egiten eta batzorde bat ere ba­zuten. Batzorde horietan erabaki zen handik aurrerako omenaldiak bertsolarien artean aukeratuz egitea. Ez zen bidezko bertsolari gaz­teak omentzea, bertsolari izandako eta erretiratutako bertsolariez jendea ahazten zen bitartean. Horrela, batzorde honek 1.981 erako Paulo Zubiarrain «PAULO TXIKIA» eta Antonio Mari Eizmendi LOIDI SALETXE proposatu zituen eta horrela omendu ziren.
Urte horretararte OMENALDIA bazen ere hitza, hortik aurrera, BERTSOLARI EGUNA deitzen zaio, omendua izanik ere egunaren ardatza.
Gai-jartze lanak ere haseran Basarrik eta gerora Jose Mari Irion­dok eginak izan ziren baina urte honetan hasten dira Bertsolarien Batzordekoak ere parte hartzen. Horrela, urte horretan, Jose Mari Iriondok eta Sebastian Lizasok egin zuten lan hori. Aurrerantzean bertsolariek egingo dute lan hori, Sebastian Lizaso eta Iñaki Muruak, Millan Telleria eta Mikel Mendizabalek ere urteren batetan, baina azken hauetan Iñaki Murua eta Xabier Euskitzek egiten dute.
Omendua jaialdiaren aurretik erabakia izan arren ez da jaialdi amaiera arte zabaltzen. Omenduaren agurren ondoren, hurrengo urtekoaren agurrak ere izango dira. Era honetan omendu dira:
1.982an Jon MUGARTEGI; 1.983an Manuel Sein XANPUN; 1.984ean Txomin GARMENDIA; 1.985ean Jesus Alberdi EGILEOR; 1986an Patxi ETXEBERRIA; eta Jon AZPILLAGA 1.987an.
1986ko Txapelketa Nagusiaren ondoren Bertsolarien Elkarte bat ere sortzen da eta horrek Bertsolari egun baino Omenaldi gehiago ziren egun hauek, benetako BERTSOLARI EGUN baten esanahiz, hornitu nahi lituzke. BERTSOLARI EGUNA jartzen da programetan. Egun honen inguruan beste zenbait ekintza ere antolatzeko asmoak daude aurrerantzean. Omendua, bertsolaria edo bertsozalea izan daiteke, hau da Bertsolaritzaren alde lan egin duen edonor. Omenduak Euskal Herriko Zuzendaritza Batzordeak aukeratuko ditu aurrez egin diren proposamenen artean. Erabaki hauek 1.989. urtetik aurrera beteko dira. 1.988koa aurreko urteetan bezala egiten da eta omenduak Bautista eta Xalbador MADARIAGA izaten dira. Eta 1.989rako aukeraketa ere lege zaharrean egiten da, Batzarrak LEXOTI oiartzuarra aukeratzen duelarik.
Jaialdi hauek, haseratik bertatik, ondoren, lagunarteko bazkari bat izan dute beti, bertsolari, bertsozale eta omenduaren senitarte­koz osatua. Bazkaltiarrez gain bazen eta bada bazkalondoko giro horretaz gozatu asmoz biltzen denik. Hasera hartan, hurrengo omendua zein izango zen jakitearren ere bai.
Bazkari tokiak honako hauek izan dira:
Zazpi bat urtetan edo URBIA JATETXEA eta BUENA VISTA beste seitan. Hauez gain, LA SALLE IKASTETXEA, UDALETXE AZPIA, BELODROMOA, ANOETA PILOTALEKUA, HIRU ELKARTETAN eta HOTEL COSTA VASCAn.
Erregalien artean omenduak Bertsolarien erregali bat ere hartu izan du beti, 88an izan ezik, hor Elkarteak eman baitio. Erregali hori Omenaldiko egunean kantatzen zuten bertsolari guztiek emandako diruz egina izaten zen.
Bazkalondoa bertso ugariz apaindu ohi da, bildutakoek omendua­ri eta gero honek eskerrak emanez kantatu ohi dituenez. Amaiera hala ere trikiti soinu eta dantza, festa giroan ematen zaio.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin