Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Pernando Amezketarra Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1985)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Gipuzkoa < Euskal Herria

Deskribapena

Oinarriak
"Fernando Amezketarra Lehen Bertsolari Saria" oinarriak:
(Egin, 1984-12-20):

Iaz Euskadi Irratiak antolatu zuen bertsolari txapelketaren esperientzia aztertu ondoren, aurtengoan "Fernando Amezketarra lehen bertsolari saria" antolatu dute.

Txapelketa honekin, antolatzaileek bertsolaritzaren munduan igertzen den hutsunea bete nahi dute, normalean dozena bat izen besterik ez direla entzuten kontuan hartzen badugu.

Pasa den asteartean emandako prentsaurrekoan Jose M. Otermin, Pello Zabaleta eta Joxerra Garziak, irrati honek grabatu dituen ehun bat bertso saioetan, beti hamabi bat izen ezagun agertzen zirela gomentatu zuten, "horregatik interesgarritzat jo dugu beste bertsolari guztientzat zerbait egitea".

Joxe M. Oterminek aditzera eman zuenez, txapelketa honen helburuetariko bat, lehen egiten ziren desapioak gogoratzea litzateke, "nahiz eta gauzak asko aldatu diren, horrela egin nahi dugu" esanez.

Sariari, Fernando Amezketarraren izena ematea, pertsonaia honen bertsolaritzan bete zuen bi paperengandik aurkeratu da, bai parte hartzaile eta baita epailari bezala ere. "Gure ustez oso pertsonaia atsegina da ekitaldi hauen barnean" esan zuten.

Herri edo eskualde bakoitzeko hiru bertsolariz osatutako talde bat hartuko du parte, eta talde bakoitzean bertsolari on bat izatea ez du balioko, antolatzaileek ez bait dute elitezko bertsolarientzat antolatu txapelketa hau, talde lana izango da baliokoa izango dena.

Sariak bertsolari batek saio bakoitzeko kobratzen duen kopurua kontuan harturik kalkulatu dira. Horrela, lehenengo saria, hamar saioetan kobratzen dutena izango da, gutxi gora behera.

Saioak zuzenean emango ditu Euskadi Irratiak, eta izenak emateko epea, datorren urtarrilaren 6an amaitzen da. Txapelketa honen oinarriak honoko hauek dituzue:

TALDEAK:
1.- Lehiaketa, herrien artean jokatuko da. Hau da, herri bat beste baten kontra, bietako bat kanpo doalarik eta bestea aurrera. Herri baten izenean aurkezten diren bertsolariak, nolabaiteko lotura behar dute izan herri horrekin. Baldintza hori betetzen ez duen bertsolaria, atzera bota lezakete antolatzaileek.

2.- Bertsolari taldea, hiru bertsolarik osatu beharko dute, eta gainera ordezko batzu izenda litezke, gehienez hiru.

3.- Herriren baten izenean talde bat baion gehiago aurkeztuko balira, beraien artean jokatu beharko dute lehiaketa hasi aurretik, herri bakoitzak ordezkari bakarra izan dezan.

LEHIAKETA BERA:
4.- Lehiaketa, kanporatze edo eliminatoria gisa jokatuko da, ekitaldi bakarrera.

5.- Talde bakoitzak zein talderen aurka jokatu behar duen, zozketaren bidez erabakiko da.

6.- Zozketa horretan lehendabiziko azaltzen den herriak, kanporaketa etxean jokatzeko moduko areto bat eskeiniko du talde bakoitzak, aretoaren berezitasunak zehazki adieraziz.

7.- Lehen kanporaketa-saioak bukatu ondoren, bigarren zozketa bat egingo da, zeinek zeinen kontra jokatuko duten erabakitzeko. Kanporaketa non jokatu, berriz, honela erabakiko da:
a.- Elkarren kontra tokatu diren herriok biak etxean edota biak kanpoan arituak baldin badira, bigarren zozketan lehendabizi ateraten denak izango du etxean jokatzeko eskubidea.
b.- Bietako bat etxean eta bestea kanpoan arituak egokitzen baldin badira, berriz, lehen kanporaketa kanpoan jokatu zuenak izango du bigarrena etxean jokatzeko eskubidea.

8.- Izena ematen duen herrien arabera behar diren kanporatze saioak egin ondorenean, bi talderen arteko azken saioa egingo da, garaiz iragarriko den plaza eta fetxan.

PARTE HAR DEZAKETENAK:
9.- Azken bertsolari txapelketa nagusirik hona plazatan aritzeko aukera, gutxitan izan duten bertsolariek har dezakete parte lehiaketa honetan, adin mugarik gabe.

10.- Antolatzaileen esku geratzen da, inola ere "gutxitan" hori kasu bakoitzeko zenbatetan den finkatzea.

SARIAK:
11.- Hiru sari banatuko dira; lehenengoarentzat 400.000 pezeta; bigarrenarentzat 200.000 pezeta eta hirugarrenarentzat 50.000 pezeta lehiaketan zehar gehien nabarmendutako bertsolariarentzat.

12.- Lau pertsonak osatuko duten epaimahai batek erabakiko du kaso bakoitzean zein taldeak egiten duen aurrera, eta erabaki hori aldaezina izango da.

13.- Izena ematea, Euskadi Irratian egingo da, 1985ko urtarrilaren 6a baino lehen. Izen ematea pertsonalki, postaz edo telefonoz egin daiteke, honeko helbidetara joaz: Euskadi Irratia. Andia kalea 13, 7. 20004 Donostia.


--------

PARTE HARTZAILEAK TALDEKA HONELA IZAN ZIREN:

ARANTZA (ARANAZ): Xalbador Madariaga, Bautista Madariaga, Josetxo Iantzi

ARETXABALETA: Arantzazu Loidi, Aitor Sarasua, Jon Sarasua

ASTEASU: Asensio Iturbe, Dionisio Iraola, Manuel Urretabizkaia

AZPEITIA: Joxe Mari Altuna, Jesus Lopetegi, Eduardo Kaminburu, Agustin Ibarguren, Xabier Euzkitze

BEASAIN: Ez dago informaziorik

BERGARA: Ez dago informaziorik

BERRIATUA: Ez dago informaziorik

BRINKOLA: Simon Azarola, Jesus Alberro, Jose Matxinandiarena, Jose Azarola, Iñaki Azarola, Bittor Agirre

ELGOIBAR: Joanito Loiola, Mañukorta, Ziarda

ERREZIL: Loidisaletxe II, Inazio Goenaga, Manuel Agirretxe.

GASTEIZ: Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Kepa Bizkarguenaga, Txerren Ormaetxea, Xabier Rico, Juan Jose Respaldiza

HERNANI: Julian Ezeiza "Aterpe", Joxe Mari Muxika "Anatx", Jon Eizmendi, Paulo Jose Aristorena

IGORRE: Juan Mari Areitio, Justo Alberdi, Kristina Mardaras

ITSASONDO: Ez dago informaziorik

IURRETA: Ez dago informaziorik

OIARTZUN: Luis Oiartzabal, Jesus Oiartzabal, Gotzon Isasa, Juanito Mitxelena, Jose Mari Irastorza, Jose Mari Zabala, Jose Inazio Urkia

SANTUTXU: Jose Ramon Bilbao, Xabier Zorrotza, Bittor Uranga, Xanti Jaka, Juanjo Basterra, Jose Ramon Etxebarria

SEGURA: Joxe Intxausti, Pedro Etxezarreta, Florentino Goiburu

ZALDIBI: Altzo, Altzo Txiki, Jose Mari Iraola

ZARAUTZ: Andoni Egaña, Otamendi, Jauregi, Lertxundi, Zaldubi

ZESTOA: Manuel Olaizola, Olalde, Ziolar, Errezabal, Ilurdain, Agustin Astigarraga

Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin