Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nafarroako Bertsolari Txapelketa (40. 2011)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Nafarroa < Euskal Herria
Hasiera data
2011-02-19
Bukaera data
2011-04-09
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Weberako aurkezpena
Urteak joan urteak etorri, Nafarroako Bertsolari Txapelketa Nafarroako euskal kulturaren erreferentzia nagusietakoa bihurtu da. Aurten Txapelketak 40. edizioa beteko du. Urtero egiten den txapelketa dugu Nafarroakoa eta lehiaketa hutsetik haratago, bertsolaritza sustatu eta ezagutaraztea dira bere helburu nagusiak.

Aurten ere, nabarmentzekoa da Txapelketan parte hartuko duten bertsolari gehienen gaztetasuna. Datu hori oso lotuta dago Nafarroako bertsolaritzan azken urteotan eman den belaunaldi aldaketarekin. Horrekin lotuta, geografikoki ere esparru berriak bereganatu ditu.

Nafarroako bertsolaritzak izan duen berpizkunde hori estuki lotuta dago Nafarroako Bertsozale Elkarteak transmisio arloan egiten duen lanarekin. Horren bitartez, gazteek bertsolaritza ezagutzea lortu nahi da eta, hala nahi izanez gero, horretan aritzeko aukera izan dezatela.

Lan horren fruiturik garrantzitsuena Nafarroako ikastetxeetan egiten den “Bertsolaritza irakaskuntzan” ekimena da. Halaber, gero eta gehiago dira Nafarroako herrietan sortzen ari diren gaztetxo zein helduentzako bertso eskolak.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa lan horren guztiaren erakusleihorik nabarmenena bada ere, Nafarroan bertsolaritza bizirik dago urte osoan zehar, plazetan, eskoletan edota edozein herriko jaietan.

Faseak

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (40. 2011) Azken-laurdenak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (40. 2011) Finalaurrekoak
  • Nafarroako Bertsolari Txapelketa (40. 2011) Finala
Saioak
2011-02-19 Tafalla Txapelketa
2011-02-20 Irurtzun Txapelketa
2011-02-26 Doneztebe Txapelketa
2011-02-27 Berriozar Txapelketa
2011-03-12 Bera Txapelketa
2011-03-19 Leitza Txapelketa
2011-03-26 Elizondo Txapelketa
2011-04-09 Iruñea Txapelketa
Sailkapena
- Julio Soto (759)
- Xabier Silveira (754.5)
- Estitxu Arozena (527.5)
- Jon Barberena (515.5)
- Julen Zelaieta (512.5)
- Xabier Terreros (507)
- Eneko Lazkoz (495)
- Oskar Estanga (479.5)
Txapelduna
Soto, Julio
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin