Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Uribe-Kostako Bertsolari Txapelketa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hedadura lekua
Uribe-Kosta
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Deskribapena

Historia
Lehenengoz egin da Uribe-Kostako txapelketea, orain arte Ipar Uribeko txapelketan parte hartu dabe eta eskualde horretako bertsolariek. Halandabe azken urteotan nabarmen gora egin dau partehartzaile kopuruak eta Uribe Kostak eta Uribe Butroik bakotxak beran eskualdeko txapelketa antolatutea erabagi dabe. Ipar Uribeko txapelketako final danak Uribe Kostan jokatu dira. 2000. urtean Ipar Uribekoa maiatzaren 27an egin zan Getxon. 6 bertsolarik parte hartu eben eta txapela Fredi Paia algortarrak eroan eban.2002an, 16 bertsolarik kantau eben kanporaketetan eta horietatik 8 sailkatu ziran finalerako. Txapela Etxahun Lekue larrabetzuarrak jantzi eban. 2004ean, be kanporaketa bi jokatu ziran eta 8 bertsolariko finala jokatu zan. Xabier Paiak jantzi eban Ipar Uribeko txapela. 2006an, beste paiatar batek jantzi eban txapela, Itxaso Paiak hain zuzen be. Aurretik kanporaketa bi izan ziran eta guztira 14 bertsolarik parte hartu eben txapelketan. 2008an, ostera, Arrate Illaro izan zan nagusi Areetako finalean.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin