Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Ipar-Uribeko Bertsolari Txapelketa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Deskribapena

Historia
Ipar Uribeko lehenengo txapelketea 1959an egin zan Mungian, bagilaren 28an. Zazpi bertsolarik parte hartu eben eta Juan Ormaetxea larrauriarra izan zan txapelduna. Hurrengo urtetik aurrera, busturialdeko bertsolari batzuk be Mungiako txapelketan parte hartu eben. 1960an, garagarrilaren 17an, Ireneo Ajuria muxikarrak jantzi eban txapela. Hurrengo urtean, barriz, 1961ko garagarrilaren 16an, zazpi bertsolarik hartu eben parte eta Jon Lopategi muxikarra izan zan onena. 1962an be, garagarrilaren 15ean, Jon Lopategik jantzi eban txapela.
1963an ez zan txapelketarik egin eta urte horretatik aurrera, Bizkaiko txapelketea lez, bi urterik behin jokatu zan. 1964an be muxikar batek jaso eban sari nagusia, Felix Ortuzarrek, hain zuzen be. Euskaltzaindiak antolatutako azkenengo txapelketea 1966ko abuztuaren 21an egin zan eta Abel Enbeita muxikarra izan zan onena.

2000. urtean Bizkaiko Bertsozale Elkarteak eskualdeetako txapelketak berreskuratzeko erabagia hartu eban eta Ipar Uribekoa maiatzaren 27an egin zan Getxon. 6 bertsolarik parte hartu eben eta txapela Fredi Paia algortarrak eroan eban. Handik urte bira, 2002an, 16 bertsolarik kantau eben kanporaketetan eta horietatik 8 sailkatu ziran finalerako. Txapela Etxahun Lekue larrabetzuarrak jantzi eban. 2004ean, be kanporaketa bi jokatu ziran eta 8 bertsolariko finala jokatu zan. Xabier Paiak jantzi eban Ipar Uribeko txapela. 2006an, beste paiatar batek jantzi eban txapela, Itxaso Paiak hain zuzen be. Aurretik kanporaketa bi izan ziran eta guztira 14 bertsolarik parte hartu eben txapelketan.

Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin