Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Baztan Bidasoako Bertso-Paper Lehiaketa (25. 2012. Bera)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Bera
Bukaera data
2012-05-25
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2012-05-25
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Berako Udala. Kultura
Bortzirietako Bertso-Eskola

Deskribapena

Saritutako lana
A kategoria
1. Saria: Sanferminak. Ane Telletxea Igoa (Lesaka). 11 urte.
2. Saria: Lagun kuttuna. Ane Fagoaga Moreno (Bera). 12 urte

B kategoria
1. Saria: Udaberriro. Aitor Servier-Etchechuri (Azkaine). 15 urte
2. : Krisia. Beatriz Maritorena Ganboa (Doneztebe). 15 urte

C kategoria
1. Saria: Herri Urrats. Mikel Telletxea (Lesaka). 16 urte
2. Saria: Nire laguna? Gorka Sanjurjo (Lesaka). 16 urte

D kategoria
1. Saria: 151 km edo egun haundi baten kronika. Julen Zelaieta (Bera). 31 urte
2. Saria: Errefuxiatuaren aitortza. Iban Garro (Lesaka). 37 urte
Oinarriak
Bidasoko XXV. Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara
Mankomunitatearen lagunt zarekin, Baztan-Bidasoainguruan bizi direnentzat. Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren bateansaritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia,doinua eta neurria.
Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dira:
A mailan, 12 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta guttienez bi bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte. Sariei dagokienez, 30 euro eta trofeo bat eta bigarrenak 20 euro.
B mailan, 12 urtetik 16 urte arteko gazteak sarituko dira eta guttienez
lau bertso egin beharko dituzte. Irabazleak trofeoa eta 80 euro eramanen
ditu eta bigarrenak 40 euro.
C mailan, 16 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta guttienez sei
bertso egin beharko dituzte.Irabazleak trofeoa eta 100 euro jasoko du
eta bigarrenak 80 euro.
D mailan, azkenik, 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta guttienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Irabazleak 150 euro eta trofeoa jasoko du eta bigarrenak 100 euro.
Bertsoak maiatzaren 25a baino lehen bidali beharko dira helbide honetara:
Berako Kultur Etxea,
Baztan-BidasoakoXXV. Bertsopaper Lehiaketa,
Eztegarapasealekua 11,
31780 Bera (Nafarroa).
Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramanen dute bakarrik agerian. Bertze gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.
Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen
erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik
ere utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman. Sariak Berako Kultur Etxean ekainaren 1ean, 18:00etan, eginen den ekitaldian banatuko dira.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin