Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Lekua
- Bizkaia
- Hasiera data
- 2012-10-07
- Bukaera data
- 2012-12-15
- Hedadura lekua
- Bizkaia
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- www.bizkaikotxapelketa.biz
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea - Arduradunak
Basterretxea, Jose Luis "Altzalei" Enbeita, Zihara Markuerkiaga, Leire - Talde antolatzailea
- Parte-hartzaileak
- Aurkezleak
Aurrekoetxea, Leire Berriozabal, Maite Bilbao, Leire Iarritu, Zuriñe Mandaluniz, Bernardo - Gai-jartzaile taldea
Aurrekoetxea, Leire Berriozabal, Maite Bilbao, Leire Iarritu, Zuriñe Mandaluniz, Bernardo - Epai-mahaia
- Epai-mahaiko idazkaria
Basterretxea, Miren Itziar - Txapelduna
Estiballes, Arkaitz
Deskribapena
- Weberako aurkezpena
- BADAGARA, GURADABE, BEGIRADA, GORABIDE, BEDIGIRO!
BaDaGaRa. Txapelketarik behar BADA, bertsozaleok hortxe GARA! 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketea dator. Baina ez dator berez, ez dator errez, ez dator hagatxu miragarria astindu hutsez! Makina bat lagun, ahalegin eta neke dagoz txapelketearen ostean; talde oso bat dabil zeregin horretan, koadrila jator bat, familia zabal bat, elkarte handi bat… Bizkaiko Bertsozale Elkartea!
GuRaDaBe. Beste hainbat lagunek bere, txapelketea GURA DABE! Bertsolaritzea ez da txapelketa bakarrik, egia da; baina txapelketea bere ez da bertsolaritza bakarrik! Gizarteko hainbat eragile eta partaide egoten dira bertsolari txapelketearen egarriz. Txapelketeak inarrosi eta bizitu egiten dau, aldian-aldian, euskerearen eta euskal kulturearen mugimendu zabala!
BeGiRaDa. Batu daiguzan bada, begi beste BEGIRADA! Bertsozale izateko ez da olerkari jasoa izan behar, edo irakasle orojakilea, edo baserritar petoa, edo itzal handiko abokatua, edo abeslari postmodernoa, edo ikasle tunantea… Izan bere, pertsona-eredu guzti-guztiak sartzen dira bertso-kulturearen kapelu magikoan. Ondo etorri mundu oro, bertsoaren mundura!
GoRaBiDe. Tire eta tire, eskualdeetako beharragaz beti GORABIDE! Ez dago
sustarbako zuhaitzik, ezta zimendubako eraikinik bere. Bertsogintzearen inguruko mugimendu gehiena eskualdeetako bertso-eskolen inguruan sortzen eta zertzen da. Txapelketek, zelanbait, omen eta gorazarre egiten deutsie eskualdeetako bertso-eskoleri. Gora bertso-eskolak, gorabide, gora beti!
BeDiGiRo. Batzen garan aldiro… BEDI GIRO! Txapelketea, ezer bada, batzailea da; bertsozaleek, babesleek eta laguntzaileek bat eginda sortzen daben giro itzela euskal gizarte osoaren ispilu da. Bertsolaritzearen inguruan beti izan da giro, orain bere bada giro; bada geroan bere, BEDI GIRO!!!
JOSEBA SANTXO
(ALBEko kide eta sustatzaileetako bat. Txapelketan hainbat urtez epaile)
Faseak
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Arratialdeko Bertsolari Txapelketa (13. 2012. Zeanuri)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Busturialdeko Bertsolari Txapelketa (13. 2012. Bermeo)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Durangaldeko Bertsolari Txapelketa (13. 2012. Abadiño)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Enkarterriko Bertsolari Txapelketa (5. 2012)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Hego Uribeko Bertsolari Txapelketa (1. 2012. Arrigorriaga)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Lea-Artibaiko Bertsolari Txapelketa (13. 2012. Ondarroa)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Uribe-Butroeko Bertsolari Txapelketa (2. 2012)
- Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketa. Uribe-Kostako Bertsolari Txapelketa (2. 2012)
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012) Kanporaketak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012) Finalaurrekoak
- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012) Finala
- Saioak
- Sailkapena
- Arkaitz Estiballes 899 (Buruz burukoa kontuan hartuta)
Igor Elortza 896 (Buruz burukoa kontuan hartuta)
Fredi Paia 506.5
Jone Uria 500
Onintza Enbeita 494.5
Miren Amuriza 490.5
Iratxe Ibarra 485.5
Etxahun Lekue 474 - Txapelduna
Estiballes, Arkaitz