Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Lore Jokoak (10. 1860. Urruña) Idatzizkoa

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Urruña
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Deskribapena

Historia
"Duvoisinek, ohi bezala, urtez urte ematen dio Abbadiari aurkezten diren poemen berri, eta 1860ko uztailaren 9ko gutun batean esaten dio, nola urtero behar izaten diren iragarkiak aldizkarietan eta ez dela batere erraz mugiaraztea apez gazteak bidal ditzaten beren literatur emaitzak, eta hilabetekari bat beharko litzatekeela eta bere gastuetan ere parte hartzeko prest legokeela.

Jean Etcheto Senpereko errejenta kexu eta kexu arituko zaio Abbadiari maizto bidali gutunetan berak igorritako lanek ez zutelako epaileen onetsia aurkitzen. Hauen iritzietan alderdikeriak nagusi zirelako, batzuetan epaile eta epaitua bat zirelako eta “l´utile à l´agréable”, hots, atseginari baliozkoa hobetsi behar zuketelako.

Interesgarria deritzot ere Darricart Beskoitzekoak bertsoekin batera, Abbadiari euskeraz bidali gutunari eta, beraz, hona hemen:

Jauna,
Sobera bertsu aurkhitzen baldin baduzu kantu huntan, aski duzu baldin ere onesten baduzu, borratzea lehenbiziko kopla bigarrenaren lau lehenbiziko bertsuak, hirugarrenaren lau azkenak, zazpigarren kopla, zortzigarrenaren lau lehenbiziko bertsuak eta bederatzigarrenaren lau lehenbizikoak eta biltzea hirugarrenaren lau lehenbiziko bertsuak
lau azken bertsuen aitzinean, lehenbiziko koplaren egiteko, bederatzigarren lau azken bertsuak ezartzea zortzigarrenaren lau azken bertsuen aitzinean, bortzgarren koplaren egiteko, molde hortaz eztire sei kopla baizen izanen, bakotxak zortzi bertsuekin, eta guzien artean izanen dire berrogoi eta zortzi bertsu ... enganatzen.
Beraz, nabari da koplari batzuek bere lanari ez ziotela zenbait errejentek ematen ohi zioten adinako garrantzirik.

Hala, beti haserre Joanes Etchetok esaten dio Abbadiari 1861eko gutun batean, hiru pertsona ezberdini utzi diela poema bana beren zinadurez parte har dezaten."

Iturria:
- Urkizu, Patri. "Anton Abbadiaren Koplarien guduak (1851-1897)". Donostia: Eusko Ikaskuntza, 1997. http://ttiki.com/43422
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin