Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Nire Gorputza, Nire Sexualitatea (2. 2013. Getxo)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Getxo
Bukaera data
2013-03-17
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-03-17
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
www.medicusmundi.es/bizkaia
Ikusi 1873_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Medicus Mundi

Deskribapena

Saritutako lana
Gazteen mailan:
1. saria: Maider Barañano
2. saria: Iratxe Oloizola
3. saria: Maddalen Ruesgas

Helduen mailan:
1. saria: Ekaitza Larrazabal “Katxo”
2. saria: Daniel de Miguel
3. saria: Aitor Fernández de Marticorena
Oinarriak
1.- PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan Getxon jaio, lan egin, ikasi edo bizi direnek parte
hartu ahal izango dute.

2.- LANAK
Lehiaketak bi maila izango ditu: gazteena (18 urte arte) eta helduena
(19 urtetik gora).
Gazteen mailan, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 2 bertso egin
beharko ditu eta gehienez 4. Helduen mailan, parte-hartzaile
bakoitzak gutxienez 3 bertso egin beharko ditu eta gehienez 6.
Parte hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-sorta bidal ditzake.
Bertso guztiek jatorrizkoak izan beharko dute, hau da, inon argitaratu,
aurkeztu eta saritu gabekoak. Ezizena erabiliko da sinadurarako.
Doinua eta neurria libreak izango dira. Dena den, ezinbestekoa da
doinuaren izena argi adieraztea.
Gaia “emakumeak gorputzaren eta sexualitatearen inguruan askatasunez
erabakitzeko eskubidea hemen eta Hegoaldeko herrialdetan” izango da.
Informazio gehiago:
http://www.medicusmundi.es/index.php/bizkaia_eu/educacion_y_sensibilizacion
Hizkuntza sexista erabili edo genero-parekidetasuna errespetatzen ez
duen bertsorik ez da aintzat hartuko eta hautagaia lehiaketatik kanpo
geratuko da.

3.- TAILER IREKIA
Gaia menperatzeko eta bertsoak nola sortzen diren ikasteko tailer
irekia antolatuko da, otsailaren 26an, Algortako Kultur Etxean
(Villamonte), 18:00etatik aurrera.

4.- EPEA
Lanak aurkezteko azken eguna 2013ko martxoaren 17a izango da.

5.- HELBIDEAK
Bertsoak bidaltzeko bi aukera egongo dira: posta arrunta eta posta
elektronikoa.
Posta arruntez bidaliz gero, bertso-sorta gutunazal batean bidali
beharko da ezizenez sinatuta. Beste gutunazal batean egilearen
izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa, e-maila eta NAN
(nortasun-agiri nazionala) kopia sartuko dira. Egilea Getxon jaio ez bada
edo nortasun-agiri nazionalean agertzen den herria Getxo ez bada,
ziurtagiria bidali beharko da bertan bizi, lan egin edo ikasten ari dela
frogatzeko. Egilearen ezizena gutunazal bietan jarri beharko da
kanpoaldetik. Honako hau da helbidea:
Nire gorputza, nire sexualitatea Bertso-paper lehiaketa
medicusmundi bizkaia
Begoñako Andra Mari kalea 20.zenb., behea
48006 Bilbo
Posta elektronikoz bidaliz gero, bi dokumentu bidali beharko dira.
Lehenengoan bertso-sorta eta ezizena agertuko dira. Bigarrenean,
berriz, egilearen datuak (izen-abizenak, jaioteguna, helbidea, telefonoa,
e-maila eta NAN-ren kopia eta ziurtagiria, beharrezkoa izanez gero).
Honako hau da helbidea:
educa.bizkaia@medicusmundi.es

6.- SARIAK
Gazteen maila:
1. Saria:150€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabiltzeko) eta
produktu ekologikoz betetako otzara
2. Saria: 75€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabiltzeko) eta
produktu ekologikoz betetako otzara
3. Saria / Aipamen berezia: produktu ekologikoz betetako otzara
Helduen maila:
1. Saria: 250€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabiltzeko) eta
produktu ekologikoz betetako otzara
2. Saria: 125€-ko txartela (udalerriko saltokietan erabiltzeko) eta
produktu ekologikoz betetako otzara
3. Saria / Aipamen berezia: produktu ekologikoz betetako otzara
Parte-hartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso.

7.- EPAIMAHAIA
Epaimahaia medicusmundi bizkaiak, Algortako Bertsolari Eskola
“ALBE”-k eta Algortako Bilgune Feministak osatuko dute.
Bertso-sortak ebaluatzeko, epaimahaiak kontuan izango du hizkuntza
ez sexista erabili izana eta genero-parekidetasunarekiko errespetua.
Epaimahaiaren esku geratzen da sarien banaketa. Edozein sari eman
gabe utz dezake epaimahaiak, behar adina kalitatedun lanik ez
dagoela erdiesten badu.

8.- SARI-BANAKETA
Sari-banaketa 2013ko apirilaren 12an izango da, 21:00etan, Algortako
San Nikolas Ikastolan burutuko den bertso-afarian.

9.- LANEN JABETZA
Aurkeztutako lanen jabetza medicusmundi bizkaia Elkartearena
izango da eta lan hauek argitaratzeko eskubidea izango du.

10.- BESTELAKOAK
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.
medicusmundi bizkaiak oinarri hauetan jasotzen ez den edozein
egoerari irtenbidea emateko ahalmena du.
Lehiaketari buruzko informazio gehiago behar izanez gero, hona
hemen harreman-bideak:
Telefonoa: 94 412 73 98
E-maila: educa.bizkaia@medicusmundi.es
Web gunea: www.medicusmundi.es/bizkaia
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin