Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

San Andres Bertso-Paper Lehiaketa (20. 2013. Eibar)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Eibar
Hasiera data
2013-10-07
Bukaera data
2013-11-07
Webgunea
http://www.etakitto.com/berriak/kultura/abian-da-san-andres-bertso-paper-lehiaketa.html

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Eta Kitto! Euskara Elkartea
Txapelduna
Martin, Jon

Deskribapena

Saritutako lana

Nagusien mailan:

1. saria: Jon Martin
2. saria: Julian Albistur

16 urtetik beherakoen mailan:

1. saria: Paul Agirre
2. saria: Jule Gisasola
Oinarriak
…eta kitto! Euskara Elkarteak martxan du aurtengo San Andres bertso-paper lehiaketa.
Lanak entregatzeko azken eguna azaroaren 7a izango da eta aurten ere hiru maila bereiziko dituzte:

>> Eibarko LH-ko ikasleek bertso bat edo kopla bi aurkeztu beharko dituzte,
>> Eibarko DBH-koek bertso bi edo 4 kopla gutxienez eta
>>16 urtetik gorakoek (Euskal Herri osora zabaldua) 4 puntu edo gehiagoko 6 bertso gutxienez.

Gaia eta doinua libreak izango dira eta bertsoak jatorrizkoak.
Lanaren hiru kopia, gaitzizenarekin sinatuta, …eta kitto! Euskara Elkartera bidali beharko dira (Urkizu, 11 solairuartea. 20600 Eibar). Itxitako beste gutunazal batean, gaitzizena identifikatzeko datuak idatzita sartu beharko dira.

Sarituek azaroaren 25ean (barixakua) Portalean egingo den San Andres Bertso Jaialdian euren lanak abestuko dituzte eta orduan banatuko zaizkie sariak irabazleei:
-- LH mailan, irabazleak 45 euro eta txapela jasoko ditu eta bigarrenak 40 euro eta plaka;
-- DBH mailakoak 120 euro eta txapela irabaziko ditu eta bigarrenak 100 euro eta plaka; eta
-- helduen mailan nagusitzen denak 300 euro eta txapela eskuratuko ditu eta bigarrenak 250 euro eta plaka.

Faseak

Txapelduna
Martin, Jon
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin