Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Irungo Eskolarteko Bertso-paper Lehiaketa (1. 2014. Irun)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Irun
Bukaera data
2014-05-27
Hedadura-mota
Herri mailakoa
Webgunea
https://irunabar.wordpress.com/2014/02/19/irungo-eskolarteko-i-bertso-paper-lehiaketa/

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Irunabar (Txingudiko Bertso Eskolak)
Epai-mahaia
Martin, Alaia
Zabala, Abel

Deskribapena

Saritutako lana
Hilabete baino gehiago joan da Irungo Eskolarteko I. Bertso Paper Lehiaketan parte hartzeko epea amaitu zenetik, eta azkenik, hementxe ditugu sarituen izen-abizenak eta bertsoak. Hala ere, parte hartzaile guztiak eskertu eta zoriondu nahi zaituztegu ezer baino lehen. Izan ere, 89 bertso sorta (edo bertso pare, hobeto esanda) jaso ditugu, eta epaileek komeriak ibili dituzte sarituak hautatzeko garaian.

SARITUAK:

3. MAILAN (LH): Xabi Etxebeste 3F – Txingudi Ikastola
4. MAILAN (LH): Ane Zubieta 4A – Txingudi Ikastola
5.MAILAN (LH): Leire Arrieta 5D – Txingudi Ikastola
6.MAILAN (LH): Sara Padilla, Marina Sanchez, Leire Larrarte, Guillermo Gonzalez (El Pilar 6D)
DBH 1: Igauri Lopetegi – Txingudi Ikastola

Aipamen bereziak*:

-Alazne Bermudez (Dunboa 5B)
-Nerea, Natalia, Maialen, Alba, Serah (Belaskoenea 5+6)
-Nerea I, Eneritz M, Battogtokh, Andoni S (Elatzeta 6)
-Aimar Arana (Eguzkitza)
-Mireia, Aiala (Dunboa 5A)

* Aipamen berezia izan duten bertsoen egileek ere saria jasoko dute.




Oinarriak
Idatz itzazu bi bertso nahi duzun neurri eta doinuan helbide honetan dauden lau argazkietatik bat gaitzat hartuta.
https://irunabar.wordpress.com/2014/02/19/irungo-eskolarteko-i-bertso-paper-lehiaketa/ ]

Doinuaren izena zehaztea ezinbestekoa da. Ondoren, bidal iezazkiguzu bertsoak irunabar@gmail.com helbide elektronikora, argi eta garbi adieraziz zein diren zure izen-abizenak, eskola eta maila.

SARI BANAKETAK:

Sariak maiatzaren 27an banatuko dira, Irungo Amaia antzokian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Irungo Udalak ikasturte amaieran antolatu ohi duten jaialdiaren amaieran. Jaialdi hau Bertsozale Elkartearen proiektua hezkuntza arautuan txeratzen duten ikastetxeetako ikasle eta gurasoei zuzendua izaten da.

Bestalde, Irunabarretik, parte hartzaile guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Irungo Bertso Eskolen III. Egunean parte hartzera, Ekainaren 14an, Meaka auzoko Ola sagardotegian, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, Irungo bertso eskoletako kide, lagun eta familiekin arratsalde pasa polita egiteko aukera izango duzue, bertsoa protagonista nagusi izan ohi den ospakizunean.

Bai sariak eta bai aipamen bereziak jaso dituzuen parte hartzaileek izango duzue ZUEN BERTSOAK KANTATZEKO AUKERA, nola maiatzaren 27an Amaia Antzokian, hala ekainaren 14an, Ola sagardotegian, Irungo Bertso Eskolen III. Egunean.

Eskerrik asko guztioi, eta datorren ikasturtera arte!

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin