Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Txingudiko bertso-eskolako ikasturtea (2014-2015. Irun)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Ikastaroa
Lekua
Irun
Hasiera data
2014-09-15
Bukaera data
2014-09-25
Hedadura lekua
Bidasoaldea
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Irunabar (Txingudiko Bertso Eskolak)

Deskribapena

Oinarriak
Ikasturtea hastear da Txingudiko bertso eskolan. Anima zaitezte eta azaldu lasai. Ateak zabalik daude.

>>> HAUR ETA GAZTETXOAN TALDEA (16 urte arte):
Astelehenero bilduko dira Bidasoako EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12), 18:30-etatik 20:00-etara.
Lehen eskola eguna: irailak 22
Informazio gehiago: 685 72 75 39 (Aitor) edo irunabar@gmail.com

>>> BAT-BATEKO TALDEA I (adin mugarik gabe):
Irailaren 23an, asteartearekin, lehen bilera egingo dute zein astegunetan bildu erabakitzeko.
Talde hau ere 18:30etatik 20:00ak bitarte bildu ohi da Bidasoako EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12).
Informazio gehiago: 669 36 35 89 (Egoitz) edo irunabar@gmail.com

>>> BAT-BATEKO TALDEA II (adin mugarik gabe):
Ostegunero bildu ohi dira Jaizubiako elkartean, 19:30-etatik 21:30-etara.
Lehen eskola eguna: irailak 25
Informazio gehiago: 690 06 58 26 (Abel) edo irunabar@gmail.com


Txingudik badu bertso eskola
Hauxe da aurtengo plana:
bertsoei lotuz heldu mingaina
aske nahi dutenengana.
Baldin bazara horretarako
gogo pittin bat daukana,
ez bitan pentsa, aurtengoan bai,
hurbil zaitez guregana,
bertso eskola denon etxea
egin nahi dugunongana.


Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)


Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin