Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Kulturartea. Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral (2015. Leon)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Kulturarteko topaketa
Lekua
León (probintzia)
Hasiera data
2015-09-25
Bukaera data
2015-09-26
Hedadura-mota
Nazioarte mailakoa
Webgunea
http://www.mintzola.eus/kulturartea/jardunaldiak/europa-bat-batean/2015eko-udazkeneko-jardunaldiak/leongo-jardunaldiak

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Donostia 2016. Europako Kultur Hiriburua
Fundación Cerezales Antonino y Cinia
Fundación Sierra Pambley
Mintzola Ahozko Lantegia
Parte-hartzaileak
Aizpurua, Karlos
Cerpa, Jesús
Labaka Mayoz, Ane
Lujanbio, Maialen
Moreno, Lidia
Pinto d'Herbón
Rodríguez, Yeray
Vecino, Xairo
Gai-jartzaile taldea
Paia, Itxaso

Deskribapena

Oinarriak
Ahozko kantu inprobisatuaren adiera ezberdinak erakutsi asmoz Kanariar Uharteko, Galiziako eta Euskal Herriko ahozko kantu inprobisatzaileen topaketa antolatu dugu Leonen irailaren 25 eta 26rako, hainbat erakundek elkarlanean: Fundación Cerezales Antonio y Ciniak, Fundación Sierra Pambleyk, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Mintzola Fundazioak.

Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral jardunaldiak Leongo Cerezales del Condadon eta Leongo hiriburuan bertan egingo dira iraileko azken asteburuan. Kanariar Uharteko verseadoreak, Galiziako regueifeiroak eta Euskal Herriko bertsolariak bilduko dira bietan. Euskal ordezkariei dagokionez, Maialen Lujanbio eta Ane Labaka ariko dira bertsotan, Itxaso Paia gai-jartzaile lanetan eta Karlos Aizpuruak itzultzaile lanak egingo ditu.

Kantu inprobisatuaren bi emanaldik eta Bertsolari filmaren trailerraren proiekzioarekin abiaraziko den mahai-inguruak mamituko dituzte jardunaldiok.

Kulturartea, Mintzolaren zutabe nagusienetako bat

Kulturartean egiten duten lanari beste atal bat idazteko abagune interesgarri iritzi dio Mintzolak jardunaldi hauek antolatzeari. Izan ere, badira hogei urte bertsolariak nazioartera salto egin eta kantu inprobisatua duten beste kulturetako inprobisatzaileekin abestu eta topaketak egiten dituztela.

2003ko topaketak_Yerai Rodriguez

2003an Ahozko inprobisazioa munduan izeneko nazioarteko topaketa egin zen Donostian Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren gurera. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta bat-batekoari buruzko kontzientzia hartzeko pizgarri izan zen. Aberasgarria oso. Ordudanik beste hamaika topaketetan parte hartu du Elkarteak munduko hainbat txokotan: Galizia, Sardinia, Mexiko…

Kulturartea eta Europa bat-batean hurbiletik jarraitzeko aukera, www.mintzola.eus atarian.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin