Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Egile Berrientzako Literatur Lehiaketa (26. 2016. Iruñea)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Iruñea
Hasiera data
2016-06-21
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2016-11-05
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Iruñeko Udala

Deskribapena

Saritutako lana
1. Julio Soto Ezcurdia: "Nor naiz?"
2. Julen Zelaieta Iriarte: "167/1937; isiltasunak itxi arazi zuen auzia"
3. Eneko Fernández Maritxalar: "Ongi etorri, Lur!!!"
Aipamen berezia: Simon Macias Martínez de Lizarrondo: "Ahanzturan bizi gaitezen"
Oinarriak
1.–Xedea.
Egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketa 2016. Lehiaketa honen xedea egile berriek egindako literatur lanik hoberenak saritzea da. Egileek lan bana aurkezten ahalko dute modalitate bakoitzeko. Idazlanek gai librea izanen dute, eta euskaraz idatziak izan beharko dute, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak.

2.–Sari-modalitateak.
Hona hemen sari-modalitateak:
Poesia, Narrazioa eta Bertso-paperak (bertsoak idatzita aurkeztu behar dira, bertsolaritzaren formazko arauekin bat). Idazlanek honako luzera izanen dute: Bertso-paperak: gutxienez, 25 ahapaldi. (Elkarrekin batasuna osatzen duten gai ezberdinak gara daitezke, betiere bertsolaritzaren arau formalak betez).

3.–Diru-zuzkidura.
Lehen saria: 2.500 euro.
Bigarren saria: 1.000 euro.
Hirugarren saria: 500 euro.
Sari horietaz gain, epaimahaiak lau aipamen ematen ahalko ditu, gehienez ere, lau lani, zein modalitatetan aurkeztu diren kontuan hartu gabe. Horiek 250 euroko saria jasoko dute, eta Udalak saritutako lanak argitara emanez gero, aipamena eskuratu dutenak ere jasoko dira argitalpenean.
Sariei esleitutako diru-kopuruei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio.

4.–Izangaien betekizunak.
Lehiaketan parte hartu ahalko dute nafar egileek edo nafarrak izan gabe, helbidea Nafarroan dutenek.
Haien izenpean literatur liburu bat baino gehiago argitaratu duten egileek ezin izanen dute lanik aurkeztu. Ez dira muga horren barnean sartuko aldizkarietan, kazetaritza-komunikabideetan edo izaera kolektiboko argitalpenetan argitaratutako parte-hartzeak edo kolaborazioak, ezta literatur lanen itzulpenak ere.
Lehiaketa honetako aurreko bi edizioetan modalitate berean lehen saria jaso dutenek ezin izanen dute berriz parte hartu modalitate horretan.
Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat, laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei arau horietan ezarritako debekua aplikatu beharrekoa da: BAI EZ

5.–Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.
Lan bakoitzeko 5 kopia aurkeztuko dira gutun-azal itxi baten barruan, izenorde batekin sinaturik eta argi adierazita zein modalitatetara aurkezten den. gutun-azalaren kanpoko aldean, honako testu hau idatzi behar da:

Egile berrientzako euskarazko literatur lehiaketa. 2016. urtea.

Modalitatea: ........................................................................................

Lanaren izenburua: ............................................................................

Egilearen ikurritza edo izenordea: ......................................................

Gutun-azal horren barnean, beste gutun-azal bat sartuko da, itxita eta kanpoaldean egilearen egilearen izenordea idatzita eramanen duena, eta horren barnealdean, orri bat, egilearen datu hauek adierazita: izena eta bi abizen, helbidea eta telefonoa, horiek guztiak erabilitako izengoitiari erreferentzia eginik. baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.

Lanak helbide honetara bidali behar dira:

Honako toki hauetan aurkeztu ahal dira: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen jauregia-Kale Nagusia 2, behea) edo erregistro osagarrietan (Descalzos k. 72, 2. solairua; Iratxeko monasterioaren k. 2, behea; Armada etorbidea 2, 5. solairua; Zapatería k. 40, behea; Eslava k. 1, behea).

Halaber, beste edozein bide erabiltzen ahalko da lanak aurkezteko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aurreikusten dituenen artean.

Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hasiko da, eta 2016ko azaroaren 5ean amaituko.

Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta bi hilabeteko epean. Epe hori igarota, Udalak suntsitu egin ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.

-- Informazio gehiago: http://www.navarra.es/home_eu/Actualidad/BON/Boletines/2016/119/Anuncio-26/
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin