Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (37. 2017)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Txapelketa
- Lekua
- Gipuzkoa
- Hasiera data
- 2017-02-10
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2017-01-30
- Hedadura lekua
- Gipuzkoa
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
- Webgunea
- http://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoako-eskolartekoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Euskal Herriko Ikastolen Elkartea Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Parte-hartzaileak
- Txapelduna
Arana, Oihana
Deskribapena
- Oinarriak
- Bertsopaper lehiaketa eta saio didaktikoak otsailaren 10ean hasiko dira. Parte hartzaileei proposatuko zaizkien ariketan ondorengoak izango dira:
- L.H. 3-4: gaia emanda bertso bat edo bi kopla.
- L.H. 5-6: gaia emanda bi bertso edo lau kopla.
- D.B.H. 1-2: gaia emanda bi bertso edo sei kopla.
- D.B.H.3-4 eta batxilergoa: gaia emanda hiru bertso edo sei kopla.
Idatzizko txapelketan zein saio didaktikoetan parte hartzeko mmendizabal@ehi.ikastola.net helbidera idatzi edo 943 44 51 08 telefonora deitu beharko da.
Bat-bateko txapelketa otsailaren 17an hasiko da eta kanporaketa guztiak bertso afari formatuan izango dira. Parte hartzaileek ondorengo ariketak egin beharko dituzte:
- Hasierako agurra (nahi den neurrian).
- 4 oinak emanda 8ko txikian bertso bat.
- Binaka, gaia emanda, 8ko handian bina bertso.
- Binaka / hirunaka, gaia emanda, hiruna kopla trikitiaren laguntzaz.
- Bakarka, puntu bati erantzun eta gaia emanda bertso bat (gehienez 5 puntuko neurrian).
- Bukaerako agurra (nahi den neurrian).
Bat-bateko txapelketan 14-18 urte bitarteko gazteek hartu dezakete parte eta gipuzkoa.tokieragilea@bertsozale.eus helbidera idatzita edo 943 67 05 75 telefonora deituta ondorengo datuak bidali beharko dira izena emateko:
- Izen-abizenak.
- Jaiotza data.
- Bertso-eskola eta irakaslea.
- Helbidea: kalea, zenbakia, kode postala, herria.
- E-mail helbidea.
- Telefonoa.
- Norbere argazkia (sorbaldaz gorakoa).
Parte hartzaileen artean saioak banatzeko zozketa egingo da izen emate guztiak jaso ondoren.
Faseak
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (37. 2017) Bat-batekoa
- Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (37. 2017) Idatzizkoa
- Saioak
- Sailkapena
- 1. Oihana Arana
2. Jokin Irastortza - Txapelduna
Arana, Oihana