Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bertxoko Sariketa (8. 2017)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Hasiera data
2017-11-03
Bukaera data
2017-11-30
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
Arabako 8 bertsolari gaztek parte hartuko dute.

Bertsolari gazte bakoitzak bertsolari aritu bati proposatu behar izan dio bikotea osatzeko. Bertsolari gazteak bilatu behar izan du bere bikotea. Elkarrekin kantatuko dute bertso saioan. Beraz, guztira 16 bertsolarik parte hartuko dute.

Saio bakoitzean 2 bikote arituko dira, gai jartzailearen esanetara. Ariketak egokituko dira bikoteka parte hartzeko, hasierako agurra elkarrekin prestatuko dute… Bikoteka kantatu behar izateak belaunaldi ezberdinetakoen arteko harremana bermatuko du, transmisioa emango da…

Arabako gai jartzaile taldeak prestatuko ditu saioak eta aurkezle ezberdinek jende aurrean plazaratuko dituzte.

Entzuleek epaituko dituzte bertsolari gazteak 4 saioetan. Zein gazte pasatzen den finalera erabakiko dute. Finalean, ordea, 4 bertsolari gazteen bikoteek epaile lana egingo dute: gazte bakoitzari kalifikazio kualitatibo bat emango diote eta sari bana.



Weberako aurkezpena
2002an Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak bertsolari gazteak plazaratzeko Bertsotan BAGARE Sariketa martxan ipini zuten. Bost urtetan zehar sariketaren finalaren jokalekua Gasteizko Bagare elkarte ezaguna izan zen. 2007an Gasteizko Bagare elkartea desagertu ondoren Bagare Sariketa BERTXOKO Sariketa bihurtu zen, Hala Bedi irrati libreko bertsolaritzaren inguruko irratsaioaren izen berbera.

Beraz, Arabako Bertsozale Elkartea eta Hala Bedi Irratiaren arteko lankidetzari esker martxan ipini zen 2007an. 2013.urtera arte urtero jokatu zen Bertxoko sariketa.

2017an berriro dator Bertxoko sariketa, helburu berberarekin; bertsolari gazteak plazaratzeko asmoz. Azaroko 5 ostiraletan jokatuko da, Arabako 4 herritan eta Gasteizen. Saio bakoitzean bi bikote arituko dira, merienda pikoteo edo afari baten ostean, elkarte edo taberna batean, zutik kantatuko dute bertsolariek.

Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin