Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (35. 2018)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Lekua
Bizkaia < Euskal Herria
Hasiera data
2018-04-19
Bukaera data
2018-04-25
Hedadura lekua
Bizkaia
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Ikastolen Elkartea
Parte-hartzaileak
Altube, Bittor
Altzerreka, Iruri
Atxa, Amaiur
Egiguren, Maddi
Irastorza, Peru
Pagonabarraga, Gorka
Sarasola, Maddi
Sarriugarte, Ander
Aurkezleak
Iturralde, Oier
Epai-mahaia
Etxebarria Gaztelu, Leire
Romero, Beñat
Telleria Uriarte, Josu
Txapelduna
Pagonabarraga, Gorka

Deskribapena

Saritutako lana
Idatzizko sariketako saridunak:

LH 5
1. Saria: Mariñe Elejaga. Betiko ikastola. Getxo.
2. Saria: Belate Bermeosolo. Bihotz gaztea. Santurtzi.
3. Saria: Izarra Olabe Kareaga. Berakruz. Markina-Xemein.

LH 6
1. Saria: Arai Etxebarria. San Nikolas ikastola. Getxo.
2. Saria: Maren Garai. Maristak ikastetxea. Zalla.
3. Saria: Haizea Barturen Aginako. San Nikolas ikastola. Getxo.

DBH1
1. Saria: June Aizpuru Amilburu. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.
2. Saria: June Diaz. San Nicolas ikastola. Algorta.
3. Saria: Iraia Reverte. Eleizalde ikastola. Bermeo.

DBH2
1. Saria: Izaro Bilbao Arostegi. Larramendi ikastola. Mungia.
2. Saria: Izaro Mazo Zuloaga. Arratia BHI. Areatza.
3. Saria: Begotxu Garibi. San Jose Jesuita. Durango.

DBH3-DBH4-Batxilergoa
1. Saria: Oihan Diaz. San Nikolas ikastola. Algorta.
2. Saria: Irune Basagoiti. Ermua BHI. Ermua.
3. Saria: Maider Altuna Urbina. Arrigorriaga BHI. Arrigorriaga.
Oinarriak
Idatzizkoa:
Bizkaiko eskolarteko bertso idatzien finala eta bat-bateko sariketaren finala jokatu dira gaur goizean Balmasedan, 18 urtetik beherakoen bertso sariketak. Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatutako ekimena da eskolartekoa.
Goizean, 10:00etan hasi da bertso idatzien finala. 200 gaztetik gora elkartu dira Balmasedako frontoian. LH5etik batxilergora arte, mailaka jokatzen da idatzizkoa [saridunak, behean].

Bat-batekoa:
Bat-bateko finala jokatu da 11:30ean Klaret Antzokian. Aurten 35 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera, hauek:
 Amaiur Atxa (Areatza)
 Ander Sarriugarte (Durango)
 Bittor Altube (Abadiño)
 Gorka Pagonabarraga (Durango)
 Iruri Altzerreka (Berriz)
 Maddi Egiguren (Santutxu)
 Maite Sarasola (Deustu)
 Peru Irastorza (Getxo)

Zortziko handian eta txikian ofiziotan egin dute gazteek, eta ostean, bakarka gaiari erantzun. Ariketa horiek egin ostean, Gorka Pagonabarraga eta Iruri Altzerreka izan dira buruz-burukora sailkatu diren bertsolari biak. Puntuari erantzun eta gai bati bertso bana bota behar izan dute atal honetan.

Buruz burukoa jokatu ostean, Gorka Pagonabarragak batu ditu puntu gehien, eta beraz, 2018ko Bizkaiko eskolarteko txapela lortu du. Txapela Miren Amuriza Plaza bertsolariak ipini dio txapeldunari.

Buruz burukoa jokatu duten bertsolari biak, ekainaren 9an Saran jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko finalera sailkatu dira.

Sari banaketa
Eguerdian sari banaketa ekitaldia egin da Klaret Antzokian bertan. Ekitaldian hurrengoek parte hartu dute:

 Asier Ibaibarriaga Apoita Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria
 Josune Bañales Ikastolen Elkarteko Bizkaiko lehendakaria
 Alvaro Parro Betanzos Balmasedako alkatea

Txapeldunari Miren Amuriza Plaza bertsolariak jantzi dio txapela.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin