Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Taldekako Xilaba. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Taldekako Bertsulari Xapelketa (1. 2018)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Txapelketa
Hasiera data
2018-10-12
Bukaera data
2018-10-01
Hedadura-mota
Herrialde mailakoa
Webgunea
https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/xilaba-2018/
Ikusi 2579_aldizkakoa_file_eskuorria.png

Deskribapena

Oinarriak
Hamaika (11) talde izan dira datorren udazkenean ospatuko den Taldekako XILABA xapelgoan izena eman dutenak. Guztira 43 bertsulari eta 15 bat gai-emaile eta antolatzailek hartuko dute parte Xiberoa, Baxenabarre eta Lapurdin inoiz jokatu den xapelgorik jendetsuenean.

Hauek dira parte hartuko duten taldeak:

Eskukula (Amikuze). Tirrit (Baigorri, Itsasu). Otsoaren 7 umeak (Donibane Garazi). Dilindan (Makea, Hazparne). Sasi Bertsolariak (Hendaia, Ziburu). Ostatu Batuak (Hendaia, Urruña). Ezkorbrutak (Hiriburu). Kantiniersak (Maule, Xiberoa). Mattinsalto (Azkaine, Sara). Kontrabanda (Azkaine, Sara). Kosta ala Kosta (Hendaia).


Filosofia:
Taldekako ekimen honek, bertsularitza beste modu batera lantzeko aukera eman nahi du, bertsulari eta bertsuzaleen harrobia berritu, gune berriak zabaldu, bertsularitza gozamenerako eskainiz.
Bertsu eskoletatik abiatuta eta bertsu eskolen sarea indartzeko sortu den proiektua da; autogestioa oinarri izan nahi duen xapelgoa.
Taldeen arteko ekimena da eta hemen taldea ez dute soilik bertsulariek osatzen, hauekin batera, aurkezleak, antolatzaileak, epaileak eta laguntzaileak egongo baitira. Taldea izango da motorra, taldeetatik abiatuta eta taldeentzat egingo baita. Bertsularien Lagunak Elkartea, horretarako plataforma eta laguntzailea bihurtuko da.
Bakarkako txapelketak duen tonu serio, formal eta lehiakorra saihestuz, lagun talde batek egiten duen jai giroko lehia izango da.

Helburuak:
• Lurraldeko bertsozaletasuna inarrosi.
• Bertsu saioak antolatzeko berezko iniziatibak sustatu.
• Ekimen parte hartzailea bultzatu.
• Xapelgoaren presioa arindu eta alderdi ludikoa sustatu.
• Laguntzaileen sarea indartu, gizarte zein kultur erakundeekin harremanak sendotu.
• Bertsuzaleari bertsuarekin gozatzeko beste proposamen bat eskaini.
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin