Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Martin Aramendi

Datu pertsonalak

Izena
Aramendi, Martin
Izen abizen osoak
Aramendi Arana, Martin
Jaiotza
1970 Ataun + Ataun < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Aurkezlea
Eragilea

Datu biografikoak

Biografia
Kazetaritza eta itzultzaile ikasketak ditu, eta trebatzaile, itzultzaile eta irakasle lanak egin izan ditu, besteak beste. Hitzetik Hortzera ETBko telebista saioan ere aritu izan da hainbat urtez. Oso gaztetxo zela, Mikel Mendizabalek sartu zion bertsotarako harra, eta Goierriko bertso eskolan ibili zen. Txapelketetan epaile lanetan parte hartu izan du, eta azken urteotan Epaile Eskola Iraunkorreko eragileetako bat da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari gisa: Hernanin, 1982an, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan
Gai-jartzaile: Beasainen, 1986an, institutuan, Xabier Euskitze eta Iñaki Murua bertsolari zirela.
Epaile: Donostian, 1999an, Añorgan, Orixe sarian.