Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Belaustegi

Datu pertsonalak

Izena
Belaustegi, Unai
Izen abizen osoak
Belaustegi Bedialauneta, Unai
Jaiotza
1983 Mutriku + Mutriku < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Mutrikuko bertso eskolako kidea

Datu biografikoak

Biografia
Unai Belaustegi Mutrikun jaio zen 1983an. Historialaria da afizioz eta ofizioz. Ikastolan zebilela Mutrikuko Bertso Eskolara hurbiltzen ausartu zen pare bat alditan. Handik urte askotara, herrian antolatzen duten bertso saioan hasi zen gai jartzaile eta aurkezle lanak egiten. Ordutik, bertso bazkari eta afari batzuetan ere ibili izan da. 2018an antolatu ziren Gipuzkoako Eskola arteko eta Herri arteko txapelketetan, gai jartzaile eta aurkezle gisa aritu zen, hurrenez hurren.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2014ko irailean, Kalbaixotako Bertso Saioan, Mutrikun. Jon Maia, Iñaki Apalategi, Beñat Gaztelumendi eta Angel Mari Peñagarikanorekin batera igo zen aurrenekoz taulara gainera, bertso eskolakoen laguntzaz prestatutako gaiak aurkeztera.