Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

"Bertso txiki, saio handi" bertso desafioa (2. 2017. Zerain)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Sariketa
Lekua
Zerain
Bukaera data
2017-05-06
Hedadura lekua
Goierri
Hedadura-mota
Eskualde mailakoa

Deskribapena

Oinarriak
Taberna giroan, eta nagusiki neurri txikiko bertsotan ariko dira bertsolariak. Epaimahaia, entzuleek osatuko dute. Lau saiotan banatuko da eguna eta desafioa. Antolatzaileen esanetan, «saio bakoitza independentea da eta librea nahi duten entzule denak joateko. Posible da tabernetan entzutea eta sagardotegira ez joatea, edo alderantziz. Asmoa bertsoarekin entzuleak gozaraztea da». Azkenean, lau saioetako «boto guztiak zenbatuko dira eta desafioa gazteek ala beteranoek irabazi duten jakingo da». Irabazleek herriko produktuz osatutako saskia eta oroigarri sinboliko bana jasoko dute.

Zerain Laben egitasmo honek, bertsolaritza sustatzea baino helburu gehiago ere baditu: «Bertsoa, herri giroa, belaunaldi arteko transmisioa eta festa uztartu nahi ditu desafio honek, Zeraingo produktuak eta bertako ostalaritzako jarduera sustatzearekin batera».
Informazioa gehitu

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin