Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eneko Fernandez

Datu pertsonalak

Izena
Fernandez, Eneko
Izen abizen osoak
Fernandez Maritxalar, Eneko
Jaiotza
1977 Lesaka + Lesaka < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Maixua ogibidez, egun Lesakako Irain Eskolan dihardu. Baztango helduen bertso eskolan lehen pausoak emanik, Bortzirietako bertso eskolako kide, oholtzara 2012an egin zuen salto, “Bardoak” taldekako ekimenean, Rimak Exkaxko (Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxearekin batera) taldearekin garaipena lortuz. Ordutik, Nafarroako txapelketa guztietan parte hartu du, guztietan finalera ailegatuz. 2013an Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. 2021ekoa bosgarren finala du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
2011ko abenduan, Lesakan, Bortzirietako Taldekako txapelketan