Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Gaztelumendi Arandia

Datu pertsonalak

Izena
Gaztelumendi Arandia, Unai
Jaiotza
1988 Añorga + Añorga < Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Marrazkilaria eta diseinatzaile grafikoa Hiru Damatxo ideia faktorian. Bertso eskola askotan ibilia. Gazte gaztetatik Hernaniko bertso eskolan, bitartean baita Santutxukoan, Lasartekoan, eta Añorgakoan ere. Bertso eskolako irakasle Añorgan. Hernaniko bertso eskolan, Bilboko Txurdinagako herri eskolan, Añorgako Amassorrain Ikastolan, Añorgako helduen bertso eskolan eta Usurbilen ibili izan naiz irakasle. Bertsolaritzarekin harremana oso txikitatik. Aitak sartu zigun bi anaiei zaletasuna. Oso umetan hasi ginen plazan kantari, zertan ari ginen konturatu gabe, agian. Gaur egun plazan segitzen dut, baina lehen baino gutxiago. Gaijartzaile bezala askotan aritzen naiz. Marrazkilari bezala ere aritu izan naiz zenbait bertso-tramatan.