Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iker Gorosterrazu

Datu pertsonalak

Izena
Gorosterrazu, Iker
Izen abizen osoak
Gorosterrazu Elizagoien, Iker
Jaiotza
1990 Ituren + Ituren < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Txikitatik izan da bertsozalea, osaba (Bittor Elizagoien) bertsolaria izateak aunitz eragin omen zuen horretan segur aski. Nahiz eta txikitan ikasturteren batean bertso eskolan ibili, 14 urtetatik aitzina hasi zen bertso eskolan. Ordutik Donezteben, Iruñean, Oronoz-Mugairi, Erratzun zein Iturenen elkartu izan da bertsokideekin. Magisteritza Lehen Hezkuntzako ikasketak akitu eta berehala, Nafarroako Bertsozale Elkartean hasi zen lanean bertso irakasle moduan eta ordudanik bertsolaritza hezkuntza arautuan eta bertso eskoletan ematen dabil Nafarroako hainbat eskualde eta herritan. Nafarroako Eskolartekoan, Bertsolari Txapelketan, Bardoetan zein hainbat sariketetan parte hartutakoa da.