Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Julen Ibarguengoitia "Julenpo"

Datu pertsonalak

Izena
Ibarguengoitia, Julen "Julenpo"
Izen abizen osoak
Ibarguengoitia Ordorika, Julen
Jaiotza
1983 Gernika-Lumo + Gernika-Lumo < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
2010 inguruan hasi zen Lilibertson. Bere lehenengo plaza Lilibertsok antolatutako Lilitopeka izan zen. Txapelketan, ostera, 2014an hasi zen: Eskualdekoan aurrenekoz orduan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketara pasatzea lortu zuen. Bestalde, Haur Hezkuntzako gradua egin zuen, eta haur hezkuntzako irakaslea da egun.