Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aratz Igartzabal Bidegain "Potto"

Datu pertsonalak

Izena
Igartzabal Bidegain, Aratz "Potto"
Jaiotza
1996 Gabiria + Gabiria < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
Familian bertsozaletu eta zortzi urterekin hasi zen Goierriko bertso eskolan. Geroztik, ikasle, irakasle eta eragile lanetan aritu izan da eta ari da Goierriko bertsozale elkartean. Hainbat sariketatan parte hartu ondoren, aurtengoa hirugarren txapelketa du. Lanbide ugari pasatu ditu, eta gaur egun lehen hezkuntzako irakasle ikasketak egiten dihardu HuHezin.