Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aissa Intxausti

Datu pertsonalak

Izena
Intxausti, Aissa
Izen abizen osoak
Intxausti Aburruza, Aissa
Jaiotza
1996 Lekeitio + Lekeitio < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Lekeitioko eskola publikoan hasi zen bertsotan, bertsolaritza klaseak ematera joaten baitzitzaien Onintza Enbeita LH5 eta LH6 ikasturteetan. Gerora, Markina-Xemeingo bertso eskolan eta Lekeitioko Poto bertso eskolan ibili izan da. Zuzenbide eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua ikasi zuen, eta abokatutzako masterra egin, nahiz eta ez dabilen alor horretan lanean. Karrera bukatu ostean Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin hezkuntza arautuan bertsolaritza klaseak ematen ibili izan da, ordezkapenak egiten. Lankurekin ere ikuskizun ezberdinetan parte hartu du, Eneko Arraterekin batera: Urpekakariak, Alpistegia, Hor Konpon Mari Anton eta Pretresku bertso-antzerkiak egin dituzte. 2022tik Bizkaiko Bertsozale Elkarteko Zuzendaritza kidea da. Egun, udal bateko kontu-hartzaile lanetan dabil.