Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Unai Izagirre

Datu pertsonalak

Izena
Izagirre, Unai
Izen abizen osoak
Izagirre Etxeberria, Unai
Jaiotza
1995 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Bertsolaritzarekiko zaletasuna etxetik umetatik jaso arren, 20 urte bete arte ez zen bertso eskolan hasi. Ordutik, Erniarraitz bertsozale elkarteko kide da. 2016ko Erniarraitzko bertso kopan egin zuen bere lehendabiziko plaza. 2019ko Gipuzkoako txapelketan final zortzirenetan kantatu zuen. 2019an bertan, Lizardi sariketako finalean bertso onenaren saria irabazi zuen. Osinalde sariketako finalean hiru alditan abestu du (2021, 2022, 2023).