Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Manex Mujika

Datu pertsonalak

Izena
Mujika, Manex
Izen abizen osoak
Mujika Amunarriz, Manex
Jaiotza
1976 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Inoiz gai-jartzaile lanak eta Bertso eskolako irakaslearenak ere egin ditu. Gai-jartzaile unibertsitateko bertso afarietan, eta Luberri ikastola urte betez izan zen bertso eskolako irakasle

Datu biografikoak

Biografia
Bertsotan etxean ikasi zuen aitarekin eta ikastolan bideratuta 1992ko Eskolarteko Txapelketan egin zuen plazarako saltoa. Hurrengo urteetan bertsolaritza baztertu samar izan ondoren, 1999an Xenpelar Bertso Eskolarekin parte hartu zuen Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Geroztik, gehiago edo gutxiago bertsotan dabil Donostia eta inguruko herrietan bereziki. Ingeniartiza ikasketak egin eta Bigarren Hezkuntzako irakasle da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Eskolarteko Txapelketan 1992an, Lasarteko institutoan.