Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iñaki Murua

Datu pertsonalak

Izena
Murua, Iñaki
Izen abizen osoak
Murua Jauregi, Iñaki
Jaiotza
1956 Gabiria + Gabiria < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Antolatzailea
Eragilea
Epailea
Aurkezlea
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan da 2005etik 2018ra arte. Profesioz, Goierri Lanbide Eskolako irakaslea izan da, erretiroa hartu duen arte.
Bost urterekin herriko "escuela nacional"ean hasi zen eta hamalau urterekin Goierri Lanbide Eskolan, Lanbide Heziketa egiteko beharrezkoa zen Batxiler Teknikoa egin zuen. Hemeretzi urterekin alde egin behar izan zuen eta Martutenen dohain hilabete inguru pasa ondoren Gasteizen amaitu zituen ikasketak, egunez lan eta gauez ikasiz.
1982n aurkeztu zen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusira; finalera iritsi zen 1986koan eta 1989koan. Finalista izan zen Gipuzkoako 1991ko eta 1995eko txapelketetan ere.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Bertsolari: Gabirian,1973an, Osinalde Elkarteko afari batean, aita eta Eusebio Igarzabalekin
Gai-emaile, epaile eta antolatzaile ere Gabirin estreinatu zen, hamasei urterekin hasita