Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Leire Ostolaza

Datu pertsonalak

Izena
Ostolaza, Leire
Izen abizen osoak
Ostolaza Arrillaga, Leire
Jaiotza
1978 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduerak
Bertso irakaslea
Bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Bertso-eskolako irakaslea
bertso-eskolako irakaslea: Azpeitia (Ikasberri ikastola 1997-1998) (Karmelo Etxegarai 2000-2001) (Iraurgi eskola 2000-2001) (Urola eskola 2000-2001), Gipuzkoa
Bertsolaria
bertsolaria / bertso-eskolako irakaslea
Inoiz aritu da gai-jartzaile lanetan

Datu biografikoak

Biografia
Batxilergo ikasketak egin zituen Azpeitiko institutuan, eta supermerkatuko langile egin izan du lan. Txikitatik gustuko zituen euskal abestiak eta letra guztiak ikasten zituen. 1991ko Gipuzkoako Txapelketan hasi zen bertsozaletzen eta 1994an bertso eskolan eman zuen izena. Bertso irakasle ere ibili da. 1999an Azpeitiko bertsolari eta ingurukoak biltzen hasi ziren eta Erniarraitz sortu zuten. Eskolartekoetan, gazte sariketetan, eta herrialde mailako txapelketetan kantatu du.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketan