Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Soule

Datu pertsonalak

Izena
Soule, Beñat
Izen abizen osoak
Soule Haristoy, Beñat
Jaiotza
1947 Irisarri + Irisarri < Arberoa < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Epailea
Jarduerak
Aurkezlea
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Gai-jartzailea
Ikerlaria
Bertso-kazetaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Baxenafarroko kopako (Ortzaize) epaile: 1994 eta 1995.
Nafarroako Bertsolari Txapelketako epailea: 1995, 1996, 1997, 1998, 1999, 2001, 2002 eta 2003.
Xilaba Txapelketako epaile: 2010, 2012, 2014 eta 2016.
Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan epaile: 2011, 2012 eta 2013.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko epaimahikidea: 2001.
Eskolarteko Bertsulari Gazteen Xalpelgoko epaile, bat-batean eta idatzian: 2000tik 2016ra.
Hernandorena sariko epaile: 2007, 2009 eta 2010.
Urdiñarbeko (Zuberoa) Musika Eguneko bertso idatzien lehiaketako epaile; 1999tik 2007ra.
Iparragirre bertso idatzien lehiaketako (Urretxu) epaile: 1988 eta 1990.

Gai-jartzaile eta aurkezle gisara ipar Euskal Herriko plaza ugaritan (omenaldi, txapelketa, estreinaldi, kultur aste, bertso bazkari edo afari, kermeza ,,,) aritua da. 1975an Irisarrin zuzendu zuen lehen saioa eta azkena 2013an Uztaritzen. Tartean, Nafarroako Bertsolari Txapelketako aurkezle lanak egin ditu 1991, 1992 eta 1993an.

Bertso-jartzaile oparoa da, bere gogoz edo enkarguz. Zenbait abesbatzen (Lapurtarrak, Uztaritzeko parrokia, ...) kantuentzat hitzak jarri ditu ere.

Bertsolaritza irakasle eskola elebidunetan (2007-2011): Hazparne (kolegio eta lehen mailako eskola), Uztaritze (lehen mailako eskola), Urruña (lehen mailako eskola), Kanbo (kolegio eta lehen mailako eskola).

Ipar Euskal Herriko bertso mugimenduaren jarraitzaile eta ikertzailea. Lan aipagarrienak: "Neurtizlari Bertsulari Iparraldez" (Euskaltzaleen Biltrzarra, 2011), XV. mendetik XX. mende bukaera arteko Baxenafarroa, Lapurdi eta Zuberoako bertsolari eta bertsojartzaileen biografiak eta beren ekarpen esanguratsuenak biltzen dituen liburua, eta "Bertsularien artea: bertsularitza zer den jakiteko", Fermin Miura, Aitor Sarasua eta Jean Louis "Laka"rekin argitaratutako dibulgazio liburua.

Datu biografikoak

Biografia
Baxenafarroko Irisarrin sortua 1947an, Garzianetxeberria etxean, Uztaritzen bizi da 1976 urteaz gero. Etxegintzarekin loturiko ikasketa ertain batzuk buruturik, lagintza horri lotu zitzaion. Lan-istripu bat tarteko, langintza hori utzi eta Uztaritzeko elbarrituen zentroan lan egin du jubilatu arte.

Bertsoa eta kantua beti izan ditu gogoko. Bere aitona zena bertsolari ibilia zen bere garaian. Aita zena, berriz, kantari fina ez ezik, bertsozalea zen eta bertso jartzen aritua. Giro horretatik datorkio hain segur bertsoarekiko zaletasuna.

Epaile eta gai-jartzaile gisara, batik bat Ipar Euskal Herriko plazetan egindako lanagatik bada ere ezaguna, ekarpen esanguratsua egin dio bertsolaritzari ikerkuntza arloan (informazio bilketa eta sailkapena) ere. Horren lekuko da 2011an argitaratutako Neurtizlari Bertsulari Iparraldez liburua.

Aipagarria eta aintzakotzat hartzekoa da baita ere bere bertso-jartzaile eta kantugile lana.

Erretreta hartu ondoren, Herria aldizkariaren ohiko kolaboratzaile eta artikulugile bilakatu da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Gai-jartzaile gisa: 1975, Irisarri
Epaile gisa: Baxenafarroako kopa, 1994, Ortzaitze

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Mende erdi bat bertsu plaza. Iparraldeko bertsu-saioen mugimendua (1961-2010): Baxenafarroa, Lapurdi eta Zuberoan antolatu diren bertso-saioen zerrenda. Jarraipena ematen ari zaio: 2011-2016 eta hortik aurrera urtez urte.