Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Urbieta Aizpurua

Datu pertsonalak

Izena
Urbieta Aizpurua, Aitor
Jaiotza
1987 Itziar + Itziar < Debabarrena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Bertso-paperetako sariren batek animatuta Salbatore Mitxelena Ikastolako Etxebeltz Bertso-Eskolan hasi zen 9 urterekin, Roxa Lertxundi eta Pello Esnalen eskutik. Etxebeltzen bertan eta Orokieta Herri Eskolan aritu izan da irakasle. Motxian Bertso-Eskolako eta EH-ko Bertso Eskolen Batzordeko partaide da. Gaur egun, energia-enpresa bateko bulegoan egiten du lan. Gipuzkoako Eskolarteko zein hainbat Gazte Sariketako finalista, eta 2008an eta 2012an Erniarraitz Sariketako txapeldun eta txapeldunorde izana da.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Lehen saioa Getariako Iturzaeta Herri Eskolan, Mikel Mendizabalek antolatutako eskolarteko prestaketa saio batean, Hodei Iruretagoiena eta Oier Aizpuruarekin batera.