Bertsoak Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bilaketa irizpideak
- Bapatean bilduma: Bapatean 2019
Emaitzak: 88
2019-12-26 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi mikrotatik kantatuko duzu, batean amaren paperetik eta bestean alabarenetik. Ama zara Uxue, eta gaur alaba gerturatu eta esan dizu:“Ama, konturatu naiz aita eta anaia gizonak direla. Ez digute ezer egingo ezta?”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Iruñea-Veleia. Inor ez da aklaratzen. Zuk zerbait argi ikusten duzu, ala ez? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-21 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Irati Alcantarilla, Ibai Amillategi, Xabat Illarregi, Haritz Mujika, Ekhiñe Zapiain Arlegi
Neurria: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: “Nahikoa da ama” esaldia behin baino gehiagotan esango zenuten. Zein kontestutan esan duzue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, aita, baserritarra da lanbidez, eta Igor, semea, baserrian bizi da. Semea klima aldaketarekin kezkatuta dago eta baserriko lan guztiei egozten die aldaketa hori (baratzeko ura, ganadua...) Gose greba egiten hastea erabaki du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-05 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Unai Iturriaga, Julio Soto, Alazne Untxalo
Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Unai Iturriagak urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egia da, atzeko seiei begiratuz gero, seguruenik ia denen etxeetan Jon Lopategik deituko balu esanaz euren semea edo alaba bertsotan hasteko ahalegina egingo duela eta entrenatzen joango dela, gehienetan pentsatzen dut jakingo zutela Jon Lopategi nor den. Gurean ez. Gurera behin deitu zuen Juan Lopategi izeneko batek, eta Mari Carmenek hartu zuen. Juanek azaldu zion Fredik bertsotan egiteko talentua zuela eta Kanpantxu deituriko leku batera joan behar zela. Mari Carmenek ordurako Frediri matrikula ordaindua zion, American School-en uda pasatzeko. Zuek ez zarete izango Mari Carmen eta Jon Lopategi. Beno, Amets, zu Jon Lopategi izango zara. Zu, Onintza, Jon Lopategi eta bertso mundua ezagutzen ez duen ama bat. Jonek deituko dizu esanaz zure seme edo alaba bertsotarako itzela dela, baina zuk ez dakizu zer den hori, eta ez daukazu garbi hori ona denik zure semearentzat. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Lopategi Bizkaiko bertsolaritzaren sustatzaile nagusia izan da. Titulu handia, baina lasai esan daitekeena eta horrek esan nahi du Bizkaiko bertsolaritza besteen aurrean defendatu behar zenean ere hala egiten zuela. Aitor, zer leku du Bizkaiak Euskal Herriko bertsolaritzan eta zer leku dauka Gipuzkoak? Merezi duena, apur bat gehiago edo apur bat gutxiago? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 1934koa zen Jon Lopategi eta bera ume-ume izanda tokatu zitzaion, hiru urterekin, Gernikako bonbardaketa. Hiru urterekin Muxikan beldurtuta erabaki zuten trenbide azpiko estolda zulo batean egotea egun eta erdian. Eraman gaitzazu une horretara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-27 Gernika-Lumo Berezia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Etxahun Lekue, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Frediri Jon Lopategik oparitutako txirula ekartzeko eskatu diot. Zuk Lopategirena egingo duzu Fredi, eta ez dizuet gairik ipiniko. Honezkero ez badago dena esanda, oraintxe duzue aukera esateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Iruñea Sariketa [Bertsoa] / Aitor Irastortza Arrizurieta, Alazne Untxalo
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Tuterako Argia Ikastolako arduradunak zarete. Behin Nafarroa Oinez pasatuta, gaurkoa hausnarketa eguna duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Uholde arriskua dela eta, zuen etxe zaharra hustu beharrean zaude. Ez da erraza zer hartu eta zer baztertu erabakitzea, baina ordubete daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-05 Tafalla Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñaki Murua
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Iñaki eta Amets, biak nekazariak ditugu. Iñakik betiko haziak erabiltzen ditu, urteetan bere herrian bere familiak landu izan dituen haziak. Ametsek nahiago ditu mundu guziko haziak bildu, hona ekarri eta hemen aldatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan denok izaten ditugu ametsak. Batzuek hurbilagokoak beste batzuek urrunagokoak. Zer ikasi duzu denbora horretan? Berrogei urteren bueltan zaudela, amets horietatik zer erakutsi dizu bizitzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Jone Uria Albizuri
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bartra, bilbotarra zara eta Loiun lasai bizi nahian etxe bat hartu duzu. Urmael batean dago etxea eta han inguruko igelek ez dizute lo egiten uzten. Josu alkatearengana (Etxahun) joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Manu Goiogana
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete, Beñat aita eta Manu semea. Apustuekin nahi baino harreman eskasagoa garatu zenuen Beñat: bateko frontoiak, besteko joko-makinak... Eta gaitza izan zen, baina irten zinen hartatik. Ez orduan ere etxeko giroa nahastu barik, ez Manu eta inguruak arazo horren ezagun izan gabe. Pasatu dira urte batzuk harrezkero, eta gaur kalean zoazela, Eibarko apustu etxe bateko atetik Manu ikusi duzu irteten. Eta barruak estutu zaizkizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Autoa hartu duzu beste hainbat egunetan bezala eta tenperatura ona ipintzen duzun bitartean, irratia piztu duzu. Irratian albiste bat beste baten ondoren doaz, eta tartean Katalunian atxiloketak izan direla esan dute. Miatutako hainbat lekutan lehergaiak aurkitu dituztela eta atxilotutako batzuk kartzelaratu. Zu euskal herritarra zara. Albisteak entzun eta ezinbestean zure oroitzapenetara egin duzu salto. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joan den asteko agur bat dela eta, Nafarroako bertsolari gazte bat hil baitzen, behin eta berriz entzun ditugu “Ezin dugu sinetsi!” Ez gara deus!” eta horrelakoak. Zuk uste duzu heriotzarako prest gaudela? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-21 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Josu Sanjurjo
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogei urte inguruko bi lagun, gaztetan bikote harreman oso bizia izan zenuten. Gero bakoitzak bere bidea egin zenuten, eta orain ari zarete berriro elkar deskubritzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: 30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Oihana Iguaran
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Espainiako Armadako talde bat Arantzazura joan zen atzo Elizaren bedeinkazioa hartzeko. Zuek mendira zindoaztela topatu zenituzten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-07 Eibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Erantzuten jarriko zaitugu. Zuek puntuak jarri Sebastiani Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Izagirre
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Beldurra. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
Neurria: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda hitza Jarritako gaia: Patua Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Badakizu egiten ari zaren hori ez dagoela ondo, baina kontzientzia lasai daukazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Jone Uria Albizuri
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miarritzeko hotel handi bateko logela garbitzaileak zarete. G-7a dela eta, bertan egon dira munduko agintariak. Logelak garbitzen hasi zarete. Trump senar-emazteen logela duzue zain. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Numero bat emango dizut. 7.200 kilometroko distantzia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jone Uria Albizuri
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hedoi Etxarteri entzun diogu kosmopaletismoarena. Hau da, nazioartekotasuna lortzeko euskal erakundeei ingeles ukituko izena jartzea: Basque CulinaryCenter, Bermeo TuneFest, San Sebastian Film Festival. Jone, Andoni etorri zaizu esanez Euskal Herriko Bertsozale Elkartea ere modernizatu egin behar dela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Traineru mundura joango gara. Izaro Lestayoren paperean kantatuko duzu. Getariako patroia. Urte osoan gizonezko trainerua gidatzen aritu eta gero, ez duzu parte hartzerik izan Kontxako estropadan. Lehorrean geratu zara Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-24 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi Arandia
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Azken boladan hainbat erakundek kaleen izenak eta futbol zelaienak aldatu dituzte. Gasteizko Udalak ere aldatu nahi ditu. Batzorde batera deitu zaituzte Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mantxi Zarauzko bere elkartetik Aginen sagardotegira joan da urteko sagardo bila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Unai Mendizabal
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Kate espainol batean badago programa bat Zubietara ekarri duguna.
Zitetako telebista programa Zubietara heldu da. Hemen duzue lehen zita..
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-28 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Unai Mendizabal
Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Agin, nola ikusten dituzu atzeko bertsolariak Gipuzkoako txapelketaren aurrean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-26 Baiona Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Nahia Sasco
Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mundu guztiko jende ugari elkartzen da Baionako festetan. Eta horietako anitz joaten dira Turismo Bulegora informazio eske. Han egoten da txintxo-txintxo Maialen Lujanbio. Gaurkoan bi turista, Amets eta Nahia, etorri zaizkio galdezka. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nahikari Gabilondo, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Aitor Mendiluze
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jaiak ikusten ari zarete. Horretan zarete zale. Jarri terraza baten, gauzak ondo ikusten diren leku baten, eta begiratu Karmenetan Markinan zer pasatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eli Pagola
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Matematikako irakaslea haugu Andoni, eta hire ikaslea Eli. Eli, Andonik hirukoa jarri zinan azken bi ebaluazioetan, baina orain esan din Ereñotzuko errekako amuarrainak ekartzearen truke gaindituko hukeela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-12 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: : Ikasten dugun leku hori da eskola. Edozein toki izan daiteke, hala nola etxea, kalea, mendia, edo… parkea. Unai eta Sustrai, zuek bi ume horien gurasoak zarete. Unai, zure umea da zabuan ordu erdi luzea daraman hori; Sustrai, zurea ordu erdi luze zain daramana. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
Neurria: Hamabikoa, ertainaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Sanferminak modu desberdinetara bizitzen dira. Eta zuk oso urruti bizi dituzu; zure kartzelako ziegatik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikote izan zineten gaztetxotan. Gaur, Maddi Ane, Joanesek lagun eskaera egin dizu Facebook-en. Berehala onartu duzu Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Bartra, Aitor Mendiluze, Julio Soto
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Haritz Mujika
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin bizitzeko etxea prestatzen hasi zarete. Altzairuak eraman, eta sofa sartzea bakarrik falta zaizue. Eskaileretatik ezin, leihotik ere ez... Sartu ezinik zabiltzate. Kalean, sofan eserita zaudete pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa