Bertsoak Atal honi buruz gehiago jakiteko
Bilaketa irizpideak
- Bapatean bilduma: Bapatean 2017
Emaitzak: 74
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Oihana Iguaran
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela bi urte alargundutako bi emakume zarete. Iazko Gabonetan, betiko moduan, familia osoa elkartu zenuten zuenean. Otordu denak zuen kontu, mahai jartze eta plater garbitzea zuen kontu... Hutsune latza, baina sukaldea bete lan. Aurten kafe bat hartzen ari zaretela ez duzue egoera errepikatzerik nahi eta Gabonetan kanpora joatea pentsatzen ari zarete. Gabonak kanpoan pasako ote dituzuen zuek biok bakarrik. Zu, Uxue, beldurrez zaude ze erreakzio izango duten. Zu, Oihana, desiratzen zaude notizia eman eta ze aurpegi jarriko ote duten ikusteko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-29 Aretxabaleta Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Jarri Ametsi puntuak, baina errazetik zailduz joan. Lau puntukoa, bostekoa seikoa... bederatzi arte.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Julio Soto
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek koadrillakoak zarete. Larunbat gauero inguruko herriren batean erromeria bada, bertan izaten zarete, zerbeza edan, dantza puska bat egin eta ahal dela ligoteo apur bat ere bai. Gaur ere irten zarete, bidean afaldu, zerbeza, dantza… Goizeko bostak dira eta Julioren kotxean etxerako bidea hartu duzue biok bakarrik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Jarritako gaia: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-15 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Maialen, baratzean lanean ari zarela, Sebastian biloba etorri zaizu beste bi lagunekin eta landare batzuentzat zure baratzean lekua uzteko galdegin dizu.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Hondarribian sasoi honetan irteten da alardea; mistoa eta betikoa. Albistegietan plastiko beltzak ikusten dira alarde mistoaren aurka. Zer ezkutatu nahi dute benetan plastiko beltz horiek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Andoni Egaña
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete. Ikasturtea hasi berria da eta beste batzuetan Andoni, zure bost urteko alaba, Maialen, konforme joan izan da eskolara. Oraingoan, ordea, oporretan oso ondo pasa duela eta ez duela eskolara joan nahi esan dizu. Garaia heldu denean, Maialen ohe azpian ezkutatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hondarribiko Alardearen inguruan Jaizkibel konpainiak azken urteotan berdintasun saria eman izan du. Eta oraingoan bertsolari emakumeen kolektiboari eman dio. Hainbat emakume bertsolari hurbildu zen Hondarribira, eta tartean zuek biok. Joan zarete saria jasotzera, eta han zapi bana jarri dizuete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Iker Zubeldia
Neurria: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kataluniaren alde zerbait egin behar zenutela eta, Castell bat, giza dorre bat, egitea pentsatu duzue. Egaña, Uxue eta Mendiluze beheran jarriko zarete, erdi bidean Lujanbio eta Zubeldia jarriko dira eta gora, puntara, Amets igoko da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igande goiza da eta atzo zure alaba nerabea parrandan atera zen: Gaur bera lo dagoen bitartean zu bere oinetakoak garbitzen ari zara. (Eskuetara oinetako zikin batzuk ematen dizkio) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
Neurria: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, zure atzeko horiek bizitza bideratuta dute, baina jakin nahi nuke beren lehen soldata nola edo zertan irabazi eta zertan gastatu zuten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hainbeste jende zain egon den hitzaldia emateko ordua heldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-01 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Nahia Sasco
Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Estu heldu dizu eskutik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-08-14 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Nerea Ibarzabal
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Atzo plaza honetan Kataluniatik etorritako Castellers talde bat aritu zen giza-dorre luze bat egiten. Nerea Kataluniatik etorritakoa izango da eta plaza honetan laguntza eskatu zutenez, Iñigo agertu da laguntzeko pronto. Biak gora begira daude dorrea nola osatzen den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-08-09 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Asier Otamendi, Ruben Sanchez
Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bikiak zarete zuek. 1971n teknologia berberarekin eraikitako bi zentral: Asier Otamendi "Fukushima", eta Ruben Sanchez "Garoña". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Iker Zubeldia
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi oriotar izango zarete, arraunlarien entrenatzaile eta trainerua osatu behar duzuenez, atzeko horiek ekarri ditu Andonik. Dena ona ikusten die honek hautagai horiei. Ikerrek, berriz, dena txarra. Ez ditu beren ontzirako aproposak ikusten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Xabat Galletebeitia, Jon Maia, Aitor Mendiluze
Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ospakizun garaia izaten da herriko jaietakoa eta baita aldarrikapenetakoa ere. Lehen bueltan esan zer dugun ospatzeko, eta bigarrenean zer nahi zenuketen aldarrikatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Unai Agirre eta Amets Arzallus elkarren ondoan dauden bi pago lerden dira. Baina elkarri kalte egiten diote, gertuegi daudelako. Maialen Lujanbio basozaina da eta bietako zein moztuko duen erabaki behar du. Bietako bat markatu behar du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egañaren bi aurpegi dira Alaia eta Anjel Mari. Aurpegi ezkorra Peñagarikano eta baikorra Martin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Anjel Mari Peñagarikano
Jarritako gaia: Txapelketa Nagusia hasten da, eta hemengo batzuek parte hartzen dute. Anjel Mari jarriko dugu parte hartuko duten horien prestaketa lanetan. Zuek moldatu. Eta ondoren Andonik emango du entrenamenduaren iritzi kritikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Haritz Mujika
Lana: Seinaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xabier Letek bere sehaska kantan zioen: “Handitzen zarenean/ ikasiko duzu / isilik egoteak/ zenbat balio dun”. Zer diozue? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Jon Maia
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita eta semea zarete. Urteak aurrera eta aitak ibiltzeko gero eta traketsago dagoela eta, medikuak makulua behar duela esan zion aspaldi. Semeak behin eta berriz esan dio makuluarekin ateratzeko. Gaur onartu du aitak eta irten dira. Baina makulua eskuan, ez du lurrean kolpatu ere egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Julio Soto
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Nerea Ibarzabal
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Nereak Bizkaikoan paper ona egin zuen. Orain, Igor, zuri proposatu dizu Txapelketa Nagusirako ea elkarrekin entrenatuko zareten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia
Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntu bana jarriko dizkizute zure bertsokideek. Baina zortziko txikian, hamarreko txikian eta habaneran. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Artola, Unai Iturriaga
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Gaiak prestatzerakoan norbaitek esan zuen “Kataluniaz jarri behar diagu zeozer”. Eta nola jarri bueltaka ari ginela, Euskal Herriaz gutxiago galdetzen ote dugun eta Katalunian babesten ote garen pentsatzen hasi gara. Edo itxaropena pizten digunaz hitz egin eta kantatzen dugula aspaldian. Edo zeresanik ez dugula gureaz. Edo... edo zer? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
Neurria: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Datu batzuk emango dizkizut: Madril, poliziari harriak bota eta makilaz jo, hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra. Badajoz, polizia bati ukabilkada bat jo eta hemeretzi hilabete. Caceres, polizi bat kristaleko botila batekin jo buruan, bi urteko kartzela zigorra... Altsasu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Aimar Karrika
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Ama-semeak zarete. Uxue, zure semetxoari hogei euro eman dizkiozu jaietan gastatzeko. Umeak ez direla aski dio. Zuk, amak, demostratu nahi diozu eguna ederki pasa daitekeela hogei eurorekin. Gaur elkarrekin atera zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: "Lanak libre egiten gaitu" dio esaldi indartsu batek. Zuri zer iradokitzen dizu horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Irudi bat pantailan eta elementuak bertsolariek. Pantailan "Batzuetan iruditzen zait munduko lanik gogorrena dudala" esaten dio hortzetako eskuila batek komuneko paperari. Jone hortzetako eskuila moduan mozorrotu dute eta Beñat komuneko paper gisa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-05 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Onintza Enbeita
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Filosofia askotan gaueko ordu txikietan eta konfiantzazko lagun giroan egiten da. Zuek zerbeza bat hartuz (zerbeza baso bana ematen diete eskura) lanaren balioari buruz eztabaidan zabiltzate. Andonik lana emaitzaren arabera neurtu behar dela dio. Onintzak ahaleginaren arabera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka eskertzea Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon Maiak bere generazioari buruzko liburua idatzi du: Jaio ginen berriak. Zu zara belaunaldi horretakoa, Igor, eta zu beste batekoa, Sustrai. Nola bereziten dira generazioak? Belaunaldien arteko gerra dago? Pikerik ba aldago zuen artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-25 Leioa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Errauskailuaren aurkako gose greban zaudeten bi guraso zarete. Amets, ezin duzu gehiago; zu, Aitor, greban jarraitzeko prest zaude. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maddalen Arzallus, Aitor Mendiluze
Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-16 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Oihane Perea
Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 3 puntuz (hg) / Hiru puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xakean, partida bukatu ondoren, erregea eta peoia kaxa berera itzultzen dira. Dominoan, fitxak zutik jarri eta lehenari bultza eginez gero, batak bestea bota eta denak erortzen dira. Balio ote dute esaldi horiek Euskal Herriaren egoerari begira? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-11 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio, Julio Soto
Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Puntuak jartzeko ariketa egingo dugu. Bakoitzari bina puntu jarriko dizkizuet. Eta publiko artean dauden gure adituek erabakiko dute nork egin duen ondoen, eta bi horiei beste bina jarriko dizkiet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-06-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen bion lagun batek gustuko duen norbait afaltzera ekarri nahi du, baina aurrena zuekin probatu nahi du bere sukaldaritza dohaina. Zuen iritzia eman, baina Oihanak laguna ez mintzeko moduan; Aginek gordin esango dizkio ordea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Julio Soto
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Biriatu adibidetzat hartuta herri baten errealitatea irudikatzen saiatuko gara.
Sebastian Lizaso, eliza izanen zara. Herriko bereizgarri ederrenetakoa, baina azken urtean obratan dagoena. Julio Soto ikastola. Duela bi urte sortu arren emendaketa dela medio, lekurik gabe geratuko dena. Maialen Lujanbio igogailua. Herriko urteko akontezimendua.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-21 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maialen, Bakea jatetxeko jabea zara (Biriatuko jatetxe dotore eta garestia). Soto onddoak biltzen ibili zara. Egun osoa pasatu duzu horretan. Bueltan, gosetuta, aurkitu duzun lehen ostatura sartu zara; hain zuzen, Bakea jatetxera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Famatua egin da aste honetan izan den ziber-atake mundial bat. Zu, Etxahun, informatika aditua izanik, erasoaren atzean nor dagoena ikertu behar duzu. Atzeko hirurak dira susmagarriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-19 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Eneritz Artetxe Eizagirre, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek zuen herriko herri komunikabidea sortu zenetik bertan parte hartzen duzuen bi zarete. Zuk, Eneritz, gaurko garaietara egokitu nahian, webgune bat sortu nahi duzu, berriak han emateko. Zuk, Maialen, betiko moduan jarraitu nahi duzu, aldizkaria hilero gutunontzietan banatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hitzik behar al da erotiko edo iradokitzaile izateko? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Jarritako gaia: Beti esan izan da bertsolariak dantzan poste samarrak izan zaretela. Regea, regetoia, rocka, erromeria... Zuek dantza egin beharko bazenute, zer aukeratuko zenukete? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Jarritako gaia: Joseba Tapiaren Real Politik albumeko Madrilgo lagunak abestia, Bitoriano Gandiagaren letra duena, kantatzen du Joseba berak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan saio gogoangarrienetakoa bi hauek egin zuten. Orduko hartan, Mirenek Donejakue bidea egitea erabaki zuen bakardadeaz gozatzeko, baina bieira bat baino itsaskorragoa zen Ibonekin egin zuen topo.
Helburua lortu zenuen Ibon, eta ezkondu egin zineten. Haur bat izan zenuten eta gaur zortzi urte ditu haurrak. Berarekin berriro Donejakue bidea egiten ari zarete eta orduko istorioak kontatzen
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-05-06 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Ibon Ajuriagojeaskoa, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa