Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bapatean bilduma: 2013 Doinua: Adixkidia AndoaindikanBilaketa zehaztu
Emaitzak: 2
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa