Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Bertsolaria: Egaña, Andoni Bertsolaria: Elortza, IgorBilaketa zehaztu
Emaitzak: 29
2017-05-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Launaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Famatua egin da aste honetan izan den ziber-atake mundial bat. Zu, Etxahun, informatika aditua izanik, erasoaren atzean nor dagoena ikertu behar duzu. Atzeko hirurak dira susmagarriak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-08-02 Forua Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ez da lehen aldia Foruan jaialdi hau egiten dena, baina bai lehen aldietako bat, eta denok izan ditugu lehen aldiak, gauza askotakoak. Oroitzen duzuen lehen aldi hori kantatu behar duzue lehen bertsoan, eta bigarren bertsoan kantatu behar duzue ahaztu nahiko zenuketen lehen aldi hori. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-28 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela gutxiko notizia da fusiorik ez dagoela Kutxa eta BBKren artean. Lehen bertsoan kontatu behar duzue zuek egiatan zer fusionatuko zenuketen, eta bigarrenean zer ez zenuketen sekula fusionatuko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Politika kontuak pil-pilean dabiltza azkenaldi honetan, batez ere ETAk duela hamar egun su etena iragarri zuenetik. Konponbidea ekarriko omen duen elkarrizketa mahaiaren lau hankak zarete. Zer itxura hartzen diozue etorkizunari? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Andoni, Baltasar Garzon zara. Ez zabiltza oso ondo zure tesiak aurrera egin ez duelako. Burua gaizki dabilkizu, triste zaude, ez duzu lorik egiten. Tratamentu bat behar duzula uste duzu, eta Igor psikologo euskaldunarengana joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-27 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: La Habana, 2003ko uztailaren 26a. Andoni emakume kubatarrak eta Igor turista estatu batuarrak bat egin dute dantzan gozo-gozo, Moncadako asaltoaren ospakizunetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maiatzaren 31 dugu gaur, eta diotenez maiatza astoaren hilabetea da: "Maiatza astoak arrantza". Maiatza igaro da. Bizi izan ditugu gertakari batzuk. Zuek laurok lau asto zarete. Egizue arrantza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitona eta biloba zarete. Zuk, Andoni, bilobak, Igor, aitona, ikusi duzu baratzean lanean. Euria ari duela-eta surfean erabiltzen duzun neoprenozko jantzia dauka soinean. Launa bertso, zortziko txikian, Andoni hasita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-03-24 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, asto bi dituen baserritarra zara. Astoak gobernetan zagozala, Igor, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, jatortzu asto hoiek zoologiko batera eroan behar dabezala esanez. Arrazoia, desagertzeko zorian dagozala argudiatuz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-04 Urruña Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bosnaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita Saindua zahartzen hasi zaigu eta laster hiltzeko zorian izanen da. Zu, Andoni, Aita Saindua zaitugu, beraz, eta beste bostak Aita Saindugaiak. Zoin diren zuen asmoak, Igorrek hasiz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-24 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda besteak bati Jarritako gaia: Clinton bakarrik ez da bere maitale izandakoekin arazoak dituena. Hauek hirurak Andoni Egañaren maitale izandakoak dira eta elkartzea pentsatu dute, baina ez dakigu zertarako. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek kartzelan epaiketaren zain zaudete. Andonik ohiko tribunalak epaitzea nahi du, eta Igorrek, berriz, herri juraduak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-02-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Andoni Egaña, Igor Elortza, Iratxe Ibarra, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Zuk Sarasua atzeko bertsolariak mozorrotu behar dituzu eta haiek erantzun egingo dizute. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-08 Bilbo Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek, ama-semeak zarete. Igor, ama; eta Andoni, semea. Ama, bisitan joan zara semearen etxera eta hau plantxa egiten aurkitu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-04 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa