Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Doinua: Txoriak eta txoriburuak Saio mota: JaialdiaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 32
2005-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mobila modako artikulua da eta zuek biok bikotea osatzen duzue. Sustrai mutilak urtebetean lau aldiz aldatu du mobila. Sebastian neska-lagunari ideia hori ez zaio asko gustatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-07-23 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gurasoengandik-eta entzunda daukat, garai batean, baserrietako seme-alabak-eta lehen lanaren jornala beti etxean uzten zutela. Alabak, Maialenek, bere lehen jornala irabazi dau, ta gastatu be bai, baina ez etxean utzita, ez dakigu non, Amurizak, bere aitak, ez duelako ogerlekorik ikusi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Udal liburutegiko arduradunek kanpaina bat hasi dute: herritarrak liburutegira hurbildu ordez, liburutegikoak joaten dira herritarren etxeetara. Honela irakurzaletasuna bultzatu nahi dute. Maialen Lizasoren etxera hurbildu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-04-11 Donoztiri Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue, Frantzian egin dela berrikitan jende kondaketa bat, eta horren arabera estimatua da, egun, munduan sei miliar biztanle badirela. Hemendik mende erdi baten buruko bederatzi miliar izanen dira. Zer gogoeta eginarazten dizue horrek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Xebastian kontratista azpeitiarra izango dugu eta Sarasua, berriz, parroko aretxabaletarra. Elizako obrak aurrera omen doaz, baina ordainketak berandu. Kontratista ez dabil oso konforme. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jexus Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka oina-emanda Jarritako gaia: Azken hitza emanda. Hitza: konpartsa. Publikoak asmatu egin beharko du zein hitz den. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alkateak bota du bandoa: "Kotxe zikinak erabiltzea debekatzen da; hala egiten duenak bost mila duruko isuna ordaindu beharko du". Imanolek kotxea garbi ibiltzen du beti, garbia garbitzen ibiltzen den horietakoa dugu; Lizasok, berriz, ez du bere kotxea inoiz garbitzen. Zer iruditzen zaizue alkatearen bandoa? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-29 Beasain Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aita-semeak zarete. Lizaso, aita, semea etxetik noiz joango desiatzen dago. Semeak, ordea, ez du horrelako asmorik, gustura dagoela eta etxean segitu nahi duela esaten du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuentzat ere aurtengo udan gertatutako gaia. Zu Unai Rociíto zara, Rocío Juradoren alaba eta zu Igor bere senargai guardiazibila. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-02-03 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Aitor Sarriegi, Arkaitz Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin liburuak beren apaletatik erori eta barruan zituzten pertsonaiak nahastu egin dira. Liburuak atzera beren apaletara jasotzerakoan pertsonaiak bikoiztu egin dira. Orain, bi Edurne zuri eta bi printze dauzkagu. Zein da sobran dagoen Edurne Zuri eta sobran dagoen printzea? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Amaia Telletxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Sebastian irakaslea zara, eta Amaia zure ikaslea. Maitemindu egin zarete elkarrekin. Nolakoa izan da zuen esperientzia? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-01-29 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Enbeita senarra eta Jokin emaztea; biok telebistaren aurrean zaudete. Gaur eman dute notizia: Ameriketan emazteak senarrari zera moztu omen zion... Eta epaitegian libre utzi omen dute emazte hori. Eta horri buruz senar-emazteok eztabaida izan duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek aspaldi samar ezagutu zenuten elkar; zer iritzi edo zer irudipen izan zenuten elkar ezagutu zenutenean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-06-05 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Martin Rezabal "Olaso", Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Olaso, kaso honetan, Pagoetako guarda izango degu. Duela bi aste Sorozabalek gau baterako kanpindenda jartzeko baimena eskatu zian eta eman hioan eta gaur joan haiz eta oraindik han ziok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-16 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa ere bere erdira iritsi da edo lehen zatia egin du behintzat, beraz, publizitateari tarte txiki bat egingo diogu. Baina guk oraingoz ez dugu esponsorrik eta sei bertsolariei anuntzio bana egitea eskatuko diet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-16 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa ere bere erdira iritsi da edo lehen zatia egin du behintzat, beraz, publizitateari tarte txiki bat egingo diogu. Baina guk oraingoz ez dugu esponsorrik eta sei bertsolariei anuntzio bana egitea eskatuko diet. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-05-16 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Anjel Mari, orain arte haurdun zinen, erditu eta seikiak izan dituzu. Erditze horretan Sebastian izan da aurrena ateratzen eta Sarasua azkena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-11 Sunbilla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Xabier "Euzkitze"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Seinaka gaia-emanda batek besteei Jarritako gaia: Nafarroa aldean badakit asko ibiltzen zarela eta bai atzeko bertze bortz hoiek ere. Galdetuko nizuke beste bost hoien sekretuak ia zein diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-27 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jon, karneta atera berria hago, eta Sebastian aitaren autoarekin bidaia egitea pentsatu duk. Abiatu eta lehendabiziko bidegurutzean Unai lurrera bota duk. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-03-05 Elgeta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Sarasua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elgetan eliza konpontzeko edo diru bila omen dabiltza. Andoni, ez dezu txikitarik ere eman, ta Aitorrek, berriz, eskua poltsikoan sartu eta danba diru potoloa bota du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa