Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Alegia Lana: Bakarka gaia-emandaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 5
2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Lana:
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-14 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bakarkako gai bat jarriko diot, baina froga bat ere bai. Nik behintzat askotan pentsatu izan dut bakarkako gai bat jarri bertsolari bati, eta minutu batean zer gaitasun izan dezakeen honelako pertsona batek istorio bat asmatzeko, arrazoiak pentsatzeko, eta zer egingo ote lukeen bost edo hamar minutu izango balitu horretarako. Bada horixe egingo dugu. Nik gaia jarriko diot Andoniri, eta ez diot eskatuko orain erantzuteko; bost edo hamar minuturen buruan erantzun beharko du. Hauxe da gaia: Gaur arratsaldean ekaitzak jo du, eta euri zaparrada ikaragarria bota du. Andoni, plastikozko poltsa bat hartu eta karakola bila atera da ilunabarrean; eta karakola onenak, handienak, kanposantuko hormetan egoten direla eta, hara joan da. Nahiko beldur, nahiko kezka badu, baina hara joan da. Eta han dabilela, kanposantu barruan, telefono dei bat entzun du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-07-13 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: KOPLEN MULTZOA Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zerk harritu hau gehien egunkariak irakurri ondoren? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Millan Telleria
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu Millan eskalea zara, hogei urte honetan zubi azpi berdinean egin duzu lo. Gaur goizean makina hotsez esnatu zara eta hainbat urtetan zure loleku izan den zubia botatzera doaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-07-15 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Eñaut Martikorena Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Bada jende asko, zortean, patuan eta destinoan sinisten duena. Hasita dago konstelazio familiarrak, eskua irakurri, astrologiako kartak... Eñautek sinisten al du guzti horretan? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa