Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Ataun Bapatean bilduma: 2008Bilaketa zehaztu
Emaitzak: 4
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Eskuei sarri-sarri begiratzen diezu. Oraintxe ere hala zaude. Zer duzu edo zer dabilkizu esku artean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iban Urdangarin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Emozio fuerteak modan daude gaur egun, eta, zu, Anjel Mari, emozio fuerte zalea zara. Urteetan aurrera zoaz, eta bizitzaren monotonia hauste aldera erabaki duzu Euskal Herriko zubirik altuenetik salto egitea, puenting egitea, alegia. Badaezpada, ordea, zure mediku Iban eraman duzu. Zubi gainean zaudete biok. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-08-30 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Duela hilabete batzuk Aitzolen baserriaren ondoan eraikitako ehun milioiko txalet batean bizi zara, Andoni. Gaur, Aitzolek bere baratzean tomateak lapurtzen ikusi zaitu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Azaroak zazpi ditu gaur, eta egun seinalatua da: 32 urte Xalbador hil zela. Aste honetan, Arantzazuko egutegian topatu dut ondoko pasarte hau: "1960 aldera Uztapide eta Xalbador bertsolariek Ataungo San Martin festetan egin zuten saio batean jasotako bertsoa da hau. Gai hau jarri zieten: "Zu, Uztapide, hemen, Espainian bizi zara; zu, Xalbador, han, Frantzian". Entzuleek ez zioten bertso honi txalorik jo, euskalkiaren arazoa nonbait. Zutik jarrita otoika nago ene jauna zerura. Handien mende dagon ttipiak beti badu arrenkura. Eskatzen dautzut izan zazula herri ttipien ardura / eta xukatu mendien negar den Bidasoako ura". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa