Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Mendea: XX Doinua: Nere gogoa hegan dijoaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 46
1999-08-17 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ttiki-ttikitatik elkarrekin hazi zareten neska-mutilak zarete; auzoko lagun bezala ezagutu duzue beti elkar. Halako batean maitemindu eta ezkondu egin behar duzuela erabaki duzue, baina paperak egiten hasi zaretenean, anai-arrebak omen zaretela eta ez duzue ezkontzerik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zu, zaharraren esperientzia izango zara eta, zu, Igor, gaztearen jakinduria. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-02-22 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Beste hizkuntza batzuen aldean berandu, 1945ean, argitaratu zen euskarazko lehen liburua. Geroago, 1643.urtean, Axularren Gero liburua argitaratu zen eta bertan, Sarako erretoreak kontatzen du zein txarra den lanak gerorako uztea, ez omen da zilegi. Zuek biok garai hartako bi gizon zarete, liburua irakurri berri duzue eta Iñaki ados dago liburu horrek dioenarekin, "ezin dira gauzak gerorako utzi". Xebastianek, berriz, patxadaz hartzen ditu lanak, eta jakina, ez dator bat liburuan irakurri duenarekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-12-27 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Jesus Maria ere atzean utzi eta Igor Magdalenaren aurrean jarri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-06-28 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok senar-emazteak zarete. Orain dela bost urte ezkondu zineten eta ezin duzue mundura haurtxorik ekarri. Maialenek adoptatu egin nahi du baina senarrak ez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-04 Mutriku Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Roman Maiz "Okelar", German Meabebasterretxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Launaka gai-librean Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-10-14 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hik Sebastian, urte erdi bat egin duk espazioan eta itzultzeko garaia iritsi denean, espaziontzia hondatu zaik. Eginahalak egiten ari haiz lurrekoekin komunikatzeko eta halako batean hire seinalea Loidisaletxeren telefonoan sartu duk. Oraintxe hartu dik telefonoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hi Andoni Haizeen Orrazia izango haiz eta hi Sebastian Eolo, haizearen jainko indartsua. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Egintzagun kontu, Santa Luzi ferian, Imanol Lazkano tratantea etorri zaigula atzeko animali hoiekin eta Joxe, baserritarra, erostera etorri zaiola. Ez dakigu tratuan konponduko diren. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-08-21 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Azpillaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxe Agirreri kalte egin zion atzo gaueko jatetxeko afariak. Eritetxean pasa duzu gaua eta goizean Jon etorri zaizu, jatetxeko nagusia, bisita egitera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-08 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Garai batean oso lagunak izan zineten, eskolako garaian. Baina biziak oso aldatu du zuen bidea. Hi Sebastian oso gizon aberatsa haiz. Hi Bittor eskalea haiz. Gaur hik Merzedesa aparkatzen duan lekuan Bittor aurkitu duk lo. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-03-04 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, haurdun zauden emakume bat zara. Sendagilearengana joan zara eta honek umea galduko duzula esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Murua, goseak dagoen zakur galdu bat izango da. Loidisaletxe, bere ogitartekoa eskeintzen dion mutikoa. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oraindik ere Tour-eko kontuak gori-gori daudenean, bi hauen jarrerak oso desberdinak dira. Peñak, zaletasun haundia du eta egunero jarraitu du Tour-a. Sebastiani, berriz, izugarrizko montajea iruditzen zaio guztia eta oso kritiko agertzen da Tour-arekiko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Diru mordoa ari zara ateratzen bertsolaritzatik, gure lepotik, alegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-09-22 Ahetze Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Manolo Arozena, Jokin Sorozabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Arozena golf zelai bat ireki nahi duena, Xalbador-II, artzain laboraria eta Sorozabal, auzapeza. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-06-01 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Egin zagun kontu Sebastian beste planeta bateko izaki bat dugula eta beste planeta hoietako batetik munduari begira dago. Nola ikusten dek gure mundu hau? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-03-15 Aizarnazabal Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hire etxe aurreko sagarrak lore berritan ikusi dituk. Zer dakarkik horrek burura? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ume bat duzu, gaixorik, sukar haundiarekin. Medikuarengana joan zara eta jokuan ari dala eta, medikuak itxoiteko esan dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa