Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: Donostia Gai-jartzailea: Elizasu, UnaiBilaketa zehaztu
Emaitzak: 15
2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Alabak galdetu dizu: “Aita, zergatik niretzat aitona eta amona dira eta zuretzako abuela eta abuelo?” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gauza bat dut zuentzat: tori, azken hogeita hamaika urteetako egutegiak. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Neurri luzekoak Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor enamoratu egin da. Bikoteak ordea “Poliki” esan dizu;“Denbora behar dut norbaitek ukitu nazan”. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-02-22 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Goizeko laurak dira eta hondartzan zaude eserita. Gaua gogorra eta luzea izan da. Tabernako pertsianak ixten ikusi dituzu, lagunak aspaldi galdu ziren.Taxirik ere ez zegoen. Eta giltzak? Etxeko giltzak? Abiatu zara eta hondartzan jarri zara. Dena ilun, olatuen aparra bakarrik ikusten da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-08-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka lehen puntua-emanda Jarritako gaia: Igor, zu, lan bila ari zara eta hiru lan eskaintza mota aurkitu dituzu. Gaur hiru elkarrizketa egitea egokitu zaizu. Bakoitzak lan desberdinetako elkarrizketa egingo diozue Igorri, puntuak jarriaz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ekainean hasi zineten elkarrekin. Bazenekiten zuena udako maitasuna izango zela. Baina iraila da eta oraindik ez da bukatu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Ipuin zahar bat berridaztea eskatuko dizut. Izena da “Mila eta bat gau”. (Egun horretan 1001 egun betetzen zituzten Altsasuko gazteek kartzelan) Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kataluniatik etorritako batzuek esaten zidaten hemen oso ondo bizi garela, garesti xamar baina ondo bizi, eta soldata ona izango dugula hala bizitzeko. Zuek bi autonomo zarete. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Bat-bateko bertsoaldia]Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamar urteko semea duzue eta egunetik egunera gogo gutxiagokin joaten da eskolara. Gaur irain bat, gaur zaplazteko bat... Etxera iristean bikotea ikusi duzu semea entrenatzen horrelakoetan nola erantzun beharko lukeen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa