Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Gai-jartzailea: Berriozabal, MaiteBilaketa zehaztu
Emaitzak: 13
2017-09-10 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-alabak zarete. Ikasturtea hasi berria da eta beste batzuetan Andoni, zure bost urteko alaba, Maialen, konforme joan izan da eskolara. Oraingoan, ordea, oporretan oso ondo pasa duela eta ez duela eskolara joan nahi esan dizu. Garaia heldu denean, Maialen ohe azpian ezkutatu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-07-26 Gorliz Jaialdia [Bertsoa] / Odei Barroso, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita eta semea zarete. Urteak aurrera eta aitak ibiltzeko gero eta traketsago dagoela eta, medikuak makulua behar duela esan zion aspaldi. Semeak behin eta berriz esan dio makuluarekin ateratzeko. Gaur onartu du aitak eta irten dira. Baina makulua eskuan, ez du lurrean kolpatu ere egiten. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Baserri batean, Igor ardia belarra jaten bakarrik egoten zen lasai-lasai. Etxeko aurrea garbitzeko jarri zuten. Baina orain ardi berria ekarri dute, Peña, eta hau azkar- azkar belar guztia jaten hasi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-04-30 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Ugartetxea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin oso maiteminduta zaudete. Erabaki duzue zuena izango den zerbait egitea. Tatuaje bana. Bi aukera dituzue: bi tatuaje egin, edo bakoitzak zati bat, biok elkartuta bat egingo dena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-10 Basauri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni, aita, baserritarra da lanbidez, eta Igor, semea, baserrian bizi da. Semea klima aldaketarekin kezkatuta dago eta baserriko lan guztiei egozten die aldaketa hori (baratzeko ura, ganadua...) Gose greba egiten hastea erabaki du. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Josune Aramendi, Izaro Bilbao
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bizilagunak zarete, eta Josune, zu Izarorengana hurbiltzeko aitzakia bila zabiltza beti. Gaur arropa eskegitzen ari zarela kamiseta bat erori zaizu bere tenderetera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-05 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Hemen ikusten duzuen obra hau, Mari Puri Herreroren Sobresalto a los campistas da. Euskal Herriko bilduma publiko guztietan lanak dituen arren eta izen ezaguneko artista izanda ere, aurten ospatzen da Mari Puri Herrerok museo batean egindako azken banakako erakusketaren hogeita hamabosgarren urtemuga. Hain zuzen ere, 1986an egin zuen Bilboko Arte Ederretako Museoan. Euskal artearen berrikuspen historikoa behar dela aldarrikatzen da. Birpentsatu egin behar dira museoetako erakusketak. Programazioa berrikusi egin behar da. Zergatik ez egin Txillidaren ordez Mari Puri Herreroren obrak erakutsiko dituen erakusketa bat? Zu amarekin etorri zara gaurko erakusketa ikustera. Zure ama etxean gogoratzen duzu umetatik margotzen. Beti arteaz interesatuta eta denbora tarte bat zuen bakoitzean, pintzelarekin hara eta hona ideiak hartuz, margotuz. Eta berak izan zuen erakusketaren berri eta esan zizun “Saioa joango gara? Lagunduko didazu? Ikusiko dugu?” Eta sartu zarete erakusketan eta badaramazue 40 minutu. Zu pixka bat nekatu zara eta eseri zara ertz batean eta zure amak obraz obra, ertzez ertz, testuz testu, jarraitzen du erakusketa ikusten. Eta hortxe zaude zu apur bat nekatuta, ertz batean eserita, zure amari begira. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa