Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Bat-bateko bertso saio berezia Bertsolaria: Lujanbio, MaialenBilaketa zehaztu
Emaitzak: 10
2008-07-25 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko berdina, 2 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Bi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lau senide. Memento onak pasatu dituzue elkarrekin, baina memento on asko ere galdu dituzue. Badira hogei urte zuen jaiotetxera itzuli ez zaretela. Gaur zaudete bertan, baserriko atarian eserita. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-06-05 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni komunera joan da, eta zu, Maialen, bakarrik geratu zarenez, bazter guztietara begira, tabernari errepaso bat eman diozu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-10 Ondarroa Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: "Taberna. Esnatu txarrekoa zen oso. Batzuetan, orduak ematen zituen mundua onartzen. Horregatik, nahiago zuen gosaldu errepideko taberna hartan, non inor ez zen atsegina. Izaki zakarrak hurbiltzen ziren bezero, begietan biharamuna zutela, eta nagusiak kafea kikaratik at isurtzen zuen, inolako barkamenik eskatu gabe. Eginez gero barregarria zatekeen, ehun kilo baino gehiago pisatzen baitzuen gizonak. Jabez aldatu zuten lokala. Ugazaba berriak galderak egiten zituen irribarretsu. Ez itzultzea erabaki zuen". Manuel Rivas idazle galiziarraren poema bat zen hori. Galizian laminei "meigas" deitzen diete. Meigen artean ederrenak, eta era berean arriskutsuenak, "as mouras" dira. Moura mairutik dator. Baina berbak berak esaten ez badu ere, ez dira larruazal beltzekoak, rubiak eta begi argidunak baizik. Halako laminek madarikazio bat dakarte, jartzen dizuten zigorra edo madarikazioa gauza bitxi bat da: sekretu bat kontatzen dizute, eta sekretu hori ezin diozu inori esan; esaten badiozu, hil egingo zara. Bata lamina izango da eta bestea sekretua jaso duena. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gai-librean puntutan Jarritako gaia: Gai librean Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-02 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Gaztetan denok izaten ditugu ametsak. Batzuek hurbilagokoak beste batzuek urrunagokoak. Zer ikasi duzu denbora horretan? Berrogei urteren bueltan zaudela, amets horietatik zer erakutsi dizu bizitzak? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Esku artean duzun hori da gure hizkuntza.* Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-29 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda puntutan
Jarritako gaia:
Hitzak aukeratu eta nahastu, poetak bizitzari buruz pentsatzen du. Azkenaldi luzean, ordea, hiltzearen trantzeaz ari da hitzak aukeratu eta nahasten. Izan ere, orain gutxi iragarri diote, aste batzuk gora aste batzuk behera bere azken bidaiarako data.
Poeta hizlari ona da, entzule hobea, eta herrian denek dakite hizketarako den edozeinen esperoan egoten dela. Osasunak eta udako eguraldiak tregua emanez gero, arratsaldeko seietatik aurrera, etxe zaharreko balkoi handian, manta altzoan, egunetik egunera itzaliago, baina oraindik tertuliarako gogoz. Poeta baino 40 urte gazteago zara, Maialen, eta balkoian bere parean dagoen aulki hutsean eseri zarenean, hitz hauek esan dizkizu, erdi ahopeka, bihurri-bihurri, sekretu txiki bat balitz bezala: “Ez nau izutzen negu hurbilak uda betezko beroan”. Eta zuk erantzun, jostari: “Dakizulako irauten duela orainak ere geroan”.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Haizea Arana, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Euskaltegi berean zaudete. Maialen irakaslea, Haizea ikaslea; B1 da zuen maila. Ikasturte bukaera ospatzen ari zarete. Maialenek patata frijituak, olibak eta garagardo batzuk ekarri ditu. Batzuk jan eta batzuk baino gehiago edan dituzue. Jendea hasi da joaten, baina Haizea dena biltzen laguntzeko geratu zara. Konturatu zaretenerako, Maialenek balantza, balantza eta balantza egiten du. Uste baino gehiago edan du Maialenek, eta halako batean esan dizu: “Haizea, orain ez joan! Har dezagun azkena!” Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-06 Donostia Berezia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Maddi Ane Txoperena
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Online ezagutu duzue elkar. Goiz eta gau aritu zarete elkarrekin hitz egiten, eta gustura, baina ez duzue elkar ezagutzen, ez zarete egon aurrez aurre, bakoitzaren argazkirik ere ez duzue. Maddi Ane egunak daramatzazu pentsatzen Maialeni deituko ote diozun. Ez dirudi Maialen horretara ausartzen denik, baina hala ere deitu egin diozu. Dei hori entzungo dugu. [Elkarri bizkarra emanez kantatzeko eskatu zien gai-emaileak]. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa