Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Saio mota: Lagun-artekoa Lana: Binaka gaia-emandaBilaketa zehaztu
Emaitzak: 95
2016-09-11 Heleta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Odei Barroso
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Hor gibelean da Baigura, eta leku paregabea da parapentea egiteko. Zuek bi plaza edo bi lekutako parapentea egin duzue. Oraintxe jarri dituzue hankak lurrean. Odeik bikain pasa du eta Ametsek sabela hustu du airean. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Elkarrekin etorri zarete kotxean. Aparkatzerakoan Igor, alboko kotxeari retrobisorea puskatu diozu. Zuk kotxea beste aldera mugitzen duzun bitartean, Iñakik nota bat jarri dio zure datuekin. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-03 Lapuebla de Labarca Lagun-artekoa [Bertsoa] / Orlando Arreitunandia, Iñaki Viñaspre
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi ertzain zarete. Araba Euskarazen lanean ari zaretela, politiko ezagun baten kotxea gaizki aparkartuta ikusi duzue. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-30 Azkaine Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aimar Karrika
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aita-semeak zarete. Andoni semea andregai bila dabil, eta familiako legea da azkaindarra atzeman behar duela. Baina hemen dagoeneko ez dago andregairik libre. Baziren bi, baina abiatu ziren bidaian. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-14 Zarautz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Mantxi aita izango dugu. Badu alaba bat, Ametsekin hasiberria dena. Gaur bazkaria dute aitaren etxean alabaren urtebetetzea ospatzeko. Ametsek barruko arropa oparitu dio. Aitaren iritzian txiki xamarra eta atrebituegia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-18 Erratzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Lagunak zarete. Zu, Julio, baikorra zara, eta Agin ezkorra. Azkenaldi honetan gauza polit aunitz pasatu zaizkizue, eta Julio kontent dago. Aginek uste du hainbeste gauza onek zerbait txarra ekarriko dutela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-07 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zahar etxeko bi bizilagun zarete. Mirenek Andoniri egunero dantzatzea proposatu dio, eta Andonik egunero ezetz. Baina egun Andonik dio Mireni proposatu, eta Mirenek ezetz. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-22 Loiu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Laurotan gertatutako pasadizoa, labur-labur kontatuta. Udan belarra biltzen ibili ziren Palatarteko Txomin eta hari laguntzen Goititiko German. Halako batean, segadora horrek pot egin eban. Germanek esaten dio “Zer pasatu ba Txomin?”, eta Txominek “Ito egin da”; “Ito hemen, mendian? Han errekan izan balitz!”. Arkaitz izango da Txomin, segadora eta guzti; Xabi German, laguntzailea. Pot egiten duen unean, ea zer pasatu den.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-15 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Gerrak eta maitasunak badute zerbait komunean: biak deklaratu egiten dira; ez beti baina gaur bai. Zuek baduzue zerbait elkarri deklaratzeko. Ez dakigu maitasuna edo gerra den.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-05 Sara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Lana:
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia:
Amets Larrun eta Eneritz Atxuria.
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Seikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak Euroagindu auziaren zain dagoen senide bat duzue atxilotuta Toulousen. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Odei Barroso, Andoni Egaña
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otxaldek baditu bertso batzuk idatziak, Gaztetasuna eta zahartasuna izenburua dutenak. Zer behar du bertsolariak, gaztetasuna ala zahartasuna? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-02-11 Ereñotzu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Oiartzun, Hernani eta Usurbil. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-01-29 Abadiño Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Gai batek honela dio: "Bikotea izan zarete minutu batez bakarrik"; eta horregaz lotuta beste gai bat bertsotan egin dezazuen: "Bata tabakoa izango da eta bestea liatzeko papera". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-02-20 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Badakizue aurten intsumisioak hogei urte bete dituela. Zuek biok egin zenuten zerbitzu militarra, eta ondo pasatu omen zenuten. Defentsa Ministeriotik etorri zaizkizue gaur, zerbitzu militarraren aldeko publizitatea egingo ote duzuen eskatzera. Eta doinua ere eman egingo dizuet: "Tarrapatatan". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi lagun zarete. Bakoitzak zuen bikotearekin utzi berri duzue. Zuk, Jexux Mari, uste duzu prest zaudela beste harreman bat hasteko. Zuk, Iker, denbora pasatzen utzi behar dela pentsatzen duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-01 Alegia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Iker Zubeldia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aurten urte bisiestoa da, eta jo dezagun gaur otsailak 29 dela. Gaueko hamabiak laurden gutxi dira. Erditze gelan egin duzue topo. Umea badatorrela sentitzen duzue, baina ez duzue egun honetan jaiotzerik nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Maider Lopez artistak Budapesteko zubi bat desagerrarazi du. Lau mila eta berrehun lagun gonbidatu zituen Danubio ibaiaren koloreko aterki bana hartu eta zubi gainean jartzera. Helikoptero batetik atera zuen argazkia, eta han ez zen zubirik ikusten. Aterkipean ezkutatuta zegoen. Zuek zer desagerraraziko zenukete? Edo zer ezkutatuko zenukete aterkipean? Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa