Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Doinua: Lagundurikan danoi IBilaketa zehaztu
Emaitzak: 39
2017-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bideo bat ikusten dute pantaila bidez. Kamera ezkutuko eszena bat da. Bertan aktore batzuk igogailu batean tratu txarren egoera bat irudikatzen dute, non gizon batek mehatxatu eta kolpatu ere egiten duen emakume bat. Igogailuko bidaiari zenbaitek (gehienek) ez du ezer egiten. Halako batean batek erreakzionatu eta salatzen du erasotzailea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Jone Uria Albizuri
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Umedun zagozie lehenengoz. Erditzea preparetako ikastaroan ezagutu dozue alkar. Gaur, ikastaroaren ostean kafe bat hartzeko geratu zarie. Etxahun, Jonek aitortu deutsu guztiz bildurtuta dagoela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Amets, psikiatra zara. Unai zure pazienteak sei hilabete daramatza erietxe psikiatrikoan. Gaur senda-agiria eman nahi izan diozu, baina Unai pazienteak esan dizu oraindik goizegi dela. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Oihane Perea
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuk autokarabana bat duzu aparkalekuan. Gaur bertara joan zarenean, zaratak entzun dituzu. Begiratu, eta Jesus Mari aurkitu duzu barruan. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-29 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Herentzian, zuen amonaren bitxiak jaso dituzue. Zuk, Odei, saldu egin nahi dituzu denak. Nereak ez. Argitalpenaren izenburua: Bertsolari Txapelketa Nagusia 2013 [Liburua] Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Odei Barroso, Aitor Urbieta Aizpurua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bi ama zarete. Azken hogeita hamar urteotan biok uste izan duzue erditzean seme bana lapurtu zizuetela. Azken hilabeteetan izan diren gertaeren ondoren, zuk, Aitor, zure semearen bila hastea erabaki duzu. Odeiek nahiago du kontua dagoen bezala utzi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-05 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok azken berrogei urteetan lanean aritu zareten enpresa ixtera doala jakinarazi dizuete gaur. Zu, Jokin, berehala hasi zara aurrera nola egingo duzun pentsatzen; Iñaki burumakur geratu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-05-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Otañoren bertsorik ospetsuenetakoak aita-semeak izenekoak dira; "Lagundurikan danoi / gugatik hil zanak" hasten da eta honelaxe amaitzen da sorta: "Iritsi da ordua / joan bihar dezuna / badakizuna aita-amak / hemen dauzkazuna / ez dezula ahaztu / gaur neri entzuna / hitz baterako hau da / eskatzen zaizuna: / izan zaitez nonahi ta / beti euskalduna". Jon eta Amaia, gurasoak zarete, eta zuen semea edo alaba agurtu behar duzue honako hiru kasu desberdinetan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-22 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Julio Soto
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bulego batean egiten duzu lan, Aitor. Julio bulego horretako garbitzailea da, eta gauero etortzen da garbiketa egitera. Azkenaldian, goizero, opariren bat aurkitzen duzu mahaiaren gainean. Gaur, Aitor, Julio garbitzailea etorri arte geratu zara bulegoan. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-11-21 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok, Beñat eta Sustrai, lehen lerroko politikagintzan jardunak zarete urteetan. Orain urte bi erretiratu zineten. Beñat astero hitzaldiak ematen dabil. Sustrai bizitza publikotik aldendua bizi da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-17 Uztaritze Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Xabi Paya
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Bidaia bat hartu zenuten bere garaian. Azken asteotan hango berri txar ugari agertu dira komunikabideetan. Xabik bertan behera utzi nahi du bidaia. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-17 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Igor amama, Aitor iloba. Amamak ez du etxean inoiz gerrari buruzko konturik aipatu. Durangon, datorren astean, Durango 1936 Elkarteak antolatuta omenaldia egingo dieten gerran faxistek hil eta zauritu zituztenei. Eta orain, amamak egunero eskatzen dizu, mesedez, hara eramateko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-03-28 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Sarriegi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok sarri joaten zarete hondartzara uda nahiz negu izan. Eta batzuetan topo egiten duzue, baina ez zarete gauza berbera egitera joaten. Aitor pentsatzera, hausnartzera joaten da. Sustrai, berriz, kontrako intentzioarekin: ez pentsatzera, ez hausnartzera. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-12-16 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Aitor, zure alaba hil zenean haren organo denak eman zenituzten, eta haren bihotzari esker bizi da Jon. Gaur ezagutu duzue elkar. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Alaia Martin
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuen etxe azpian tanatorioa jarri nahi dute. Manuk manifestazioa egin nahi du, eta deialdia ekarri dio Alaiari. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Hondarribia Txapelketa [Bertsoa] / Josu Oiartzabal "Xamoa", Iñaki Zelaia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Ume jaioberri baten aiton-amonak zarete. Gurasoek zuen esku utzi nahi dute umea gurasoak lanean dauden bitartean. Zuk, Josu, aitona, gustora zainduko zenuke. Zuk, Iñaki, amona, ez duzu astea horretan eman nahi. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Unai Muñoa, Felix Zubia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Kanpamentu basera iritsi da berria: espedizioko kide batek istripua izan du. Zuk, Unai, berehala abiatu nahi duzu laguntzera. Felix, zuk nahiago duzu erabakia hotzean hartu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-23 Zaldibia Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gijarro, Aritz Zerain
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zu, Aritz, bakarrik bizi den adineko pertsona bat zara, eta konpainia egingo dizun gazte baten bila zabiltza. Iragarkia jarri duzu egunkarian eta Unai etorri da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-03 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Silveira aita eta Maialen hamar urteko alaba. Aita eta ama bereizita zaudete, eta Maialen oso gustura bizi da Silveira aitarekin. Hala ere, epaileak kustodia amari eman dio. Maleta egin eta agur esateko garaia heldu da. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-04-28 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Aitor Mendiluze
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok mendi tontor bat igo duzue elkarri lotuta. Gora iritsi eta irrist egin ondoren, bakoitza alde banatara erori zarete. Ez duzue elkar ikusten, baina elkar entzun bai. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa