Bilaketa orokorra
Bilaketa berria Mota: Bat-bateko bertsoaldia Lekua: ArrasateBilaketa zehaztu
Emaitzak: 74
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Miren eta Xabat. Miren eta Xabat zuen lagun bat zendu zen duela hilabete batzuk. Miren, gaur Xabatek proposatu dizu hura oroitzeko omenaldi festa bat antolatzea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda Jarritako gaia: Onintza Enbeitaren testigantza: “Neskazahar alegera bat eraiki dut gorputz ez desiratu gisa irakurria izatearen minari aurre egiteko. Neskazahar alegera bat eraiki dut, hortik neure buruari barre egiteko ez dudalako biktimista edo haserre edo ahul azaldu nahi, ez digutelako uzten biktimista haserre edo ahul azaltzen”. Nerea, zuri galdetu nahi nizun jendaurrean aritzeko ea zer maskara eraiki dituzun eta noiz diren muga, noiz izan diren lagungarri. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biak bertsolariak zarete, bertsokideak. Nerea, zu, neska zara, eta Oihana mutila. Betidanik ezagutzen duzue elkar eta elkarrekin joan zarete bertso eskolara, gero Eskolarteko Txapelketan ibili zarete, eta zuen bertsotarako errutina guztia elkarrekin egin duzue. Azkenaldian egia da ez zaretela sarritan topatzen, baina zuk Oihana interes handiarekin irakurri duzu zer kontatu duen Nereak Kontrako eztarritik liburuan. Eta ezagutzen duzu gainera zure burua bera kontatu ditudan gauza batzuetan. Hori dela eta, berarengana jo duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-26 Arrasate Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Lana: Hirunaka gaia-emanda puntutan Jarritako gaia: Liburuan atalak daude, eta ataletako bat da itxuragatik epaituak izateak mugatzen duela bertsolarien jarduna. Eta askotan aipatzen dute bat baino gehiagok. Horregatik ez dut ekarri pasarte zehatzik nola asko pentsatzen duten zer jantziko ote duten edo zer itxurarekin joango diren saioetara. Orduan, Uxue, zuk bihar bertso saio bat daukazu, oso garrantzitsua dena zuretzat. Eta ez dakizu zer jantzi eta ispiluaren aurrean zaude daukazun guztia probatzen. Ondoan, albo banatan aholkulari dituzu “askatasuna” Oihana eta “beldurra” Nerea. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Saioa eta Joanes bikotea zarete. Saioa, aspaldi isun bat jarri zioten Joanesi baina arrazoia berak zuela-eta, ez zuen ordaindu nahi izan. Gaur eskutitz bat iritsi da etxera, isuna hirukoiztu dela esanez. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Iñaki Murua
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Launaka gaia-emanda Jarritako gaia: Inguru honetan, eta hemendik hain zuzen, askotan ikusi izan ditugu iñurrategitarrak, Felix eta Alberto, entrenatzen; korrika egiten, bizikletan... Hori ez da errepikatuko. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-10-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Adin batetik gorako emakumeek jakingo duzue mamografia bat egitea zer mingarria den. Seguruenik gizonezko batek asmatu zuen makina hori. Ba hor dugu beste gizonezko bat, Maia, hori konpontzera etorritakoa. Azterketa bera egiten duen makina asmatu du, baina makina hau ez da mingarria, eta Osakidetzako nagusiarengana jo du. Osakidetza nagusiak, Colinak, ikusi du aurrekontua eta hitz bakarra esan du: "Garestiegia". Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka hasierako agurra Jarritako gaia: Hasierako agurra Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda Jarritako gaia: Andoni Egañak pentsatu du Unairentzako bakarkako gaia. Datorren domekan Araba-Bizkaiko Txapelketako finala izango da. Egin dezagun kontu arratsaldeko ordu bi eta erdiak direla eta puntu bategatik Igor Elortza laguna daukazula aurretik; berak eraman du txapela. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Lana:
Bakarka lehen puntua-emanda
Jarritako gaia:
Gai orokorra: Apustu etxeak
Puntua: Gero eta gehiago / auzo txiroetan
Puntua: Jokoa adikzio / bihurtzen da sarri
Puntua: Irabazteko baino / galtzeko gehiago
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-25 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi
[Bat-bateko bertsoaldia]Neurria: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Lana: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Jarritako gaia: Autoa hartu duzu bila joateko. Iristear zinela, ordea, buelta ematea erabaki duzu. Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Lehenengoa
- <
- 2
- 3
- 4