Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Aitor Irastortza Arrizurieta

Datu pertsonalak

Izena
Irastortza Arrizurieta, Aitor
Jaiotza
1991 Azpirotz + Azpirotz < Larraun < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria
Jarduerak
Bertso irakaslea

Datu biografikoak

Biografia
Gasteizen egin zituen ikasketak; Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzietan lizentziatua da. Aisialdiko begirale gisa eta Nafarroako ikastetxeetan bertsolaritza irakasle gisa lan egindakoa da. Larraungo Bertso Eskolarekin bertsotan hasi zen eta jendaurrerako jauzia Bardoak ekimenaren baitan egin zuen, Txantreako Auzotegin. 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen.

Larraungo bertso eskolan 2011-2012 ikasturtean hasi zen Arkaitz Goikoetxea zuela irakasle. 2014ko Bardoetako lehen parte hartzean Oskar Estanaga eta Aritz Saraguetarekin osatu zuen taldea, kantukide Haizea Beruete, Irati Majuelo eta Saioa Alkaiza izan zituen.

Bertso udalekuetan 10 urte inguru egin ditu begirale edo zuzendari gisa. Nafarroako bertsolaritza irakasle gisa 6 urtez aritu da. Gaur egun, Larraungo umeen bertso eskolako irakasle izaten jarraitzen du eta eskualdeko zenbait saiotan gai jartzaile gisa aritzen da.