Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Akilino Izagirre "Zepai"

Datu pertsonalak

Izena
Izagirre, Akilino "Zepai"
Izen abizen osoak
Izagirre Amenabar, Akilino
Jaiotza
1906 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1971 Idiazabal + Idiazabal < Goierri < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Azpeitiko Enparan kalean jaio eta Errezilgo Zepai baserrian hazi zen. Agustina Mujika Intxaustirekin ezkondua 1946. urtean. Anaia gerran galdu zuen. Donostiako zerbezerian ere lan egina (Cervezas el Leon) Uztapiderekin batera. Han Konportan biltzen ziren bertsotara. Ezkondu eta Idiazabalen taberna ireki zuen Etxegarateko aldapa hasieran. Oso gazterik hasi zen bertsolari modura nabarmentzen. Eztarri indartsukoa. Umore handikoa.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Santo Tomasetako sariketa 1950 (Donostia) : 4.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
Zepai bertsolaria. (Auspoa, 107): http://ttiki.com/40985
Ekoizpen oharrak
Oso gazterik hasi zen bertsotan 16-17 urterekin. Bertsolariya aldizkarian jarri zituen lehen bertsoak. Francoren aurrean ere kantatu omen zuen puntuari erantzunez baina zeraman bidea ikusirik ahoa itxi behar izan zioten eta azken puntua ezin izan zuen kantatu.